Hedabideentzako deialdia • 2024ko azaroaren 21a
Antonio Candina Ibarra (1884-1969) kapitain eta ontzi-jabea gogoratuz
- Julián eta Javier Garaizar Candina, Bilboko itsas sektoreari eta Bilboko portuari lotutako enpresaburu bizkaitarraren bilobak, aititaren itsas bokazioaz eta Candina familiaren ontzi-konpainiaren ibilbideaz mintzatuko dira.
- Hitzaldia: «Antonio Candina, kapitaina eta ontzi-jabea»; azaroaren 21ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Tere Verdes pasabidea. Bilbo).
- 2024ko azaroaren 21a, osteguna
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Sabino Arana Fundazioaren (SAF) Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatzen duen «Itsasoa, berdintasun-lurraldea» hitzaldi-zikloaren barruan, datorren ostegunean, azaroaren 21ean, 19:00etatik aurrera, SAFen egoitzan, Julián eta Javier Garaizar Candinak, Antonio Candina Ibarraren (1884-1969) bilobek, aitita gogoratuko dute. Antonio Candina Bizkaiko enpresaburu esanguratsua izan zen, Bizkaiko itsas sektoreari eta Bilboko portuari lotutakoa.
Oso gaztetatik, Plentziako Aranburu familiaren farmaziako mutikoa zela, Antonio Candinak argi zeukan itsasgizona izan nahi zuela. Laneko etekinak erabiliz, Nautikako ikasketak ordaindu zituen eta oso gazterik hasi zen nabigatzen Nerbioiko Itsas Konpainian. Geroago, konpainia horretako zenbait ontziren kapitain izan zen.
Candinak 1919an ekin zion enpresa-aldiari, garai hartako euskal enpresaburu nabarmenekin batera, eta Bidasoa Itsas Konpainia eratu zuen. Horrela hasi zen Bilbo Handiko itsas eta portu-sektoreari lotutako enpresarien sendia, laugarren belaunaldiraino jarraipena izan duena.
Antonioren bilobek, Julián eta Javier Garaizar Candinak, aititari eta Candina familiaren ontzi-konpainiaren bilakabideari buruzko hitzaldia emango dute datorren ostegunean, azaroak 21 dituela, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.
Julián Garaizar Candina Industria-ingeniaria eta enpresaburua da; dokumentu-funts jakingarria dauka Candina familiaren bilakaerari buruz eta, bereziki, merkataritzako itsasgizon eta ontzi-jabe izan zen aititari buruz. Aititaren negozioekiko lilurak eraginda, Antonio Candinak nabigatu eta berak sortutako konpainietakoak izan ziren ontzi guztien maketa nabigagarriak egin ditu eskalan.
Juan Carlos Díaz Lorenzorekin batera, «Antonio Candina. 1884-1969: Merkataritza Ontzidiko kapitaina eta ontzi-jabea» deritzon liburuaren egilea da.
Javier Garaizar Candina Medikuntzan lizentziaduna eta doktorea da, Mikrobiologiako katedraduna Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultatean; Ingurumen zuzendaria da Bizkaiko Gurutze Gorrian eta Historia, Osasun eta Ingurumen Sailetako kidea Bilboko Medikuntza Zientzien Akademian.
10 doktore-tesi zuzendu ditu.
Nazioartean, 100 ikerketa- eta zabalkunde-artikulu baino gehiago argitaratu ditu Mikrobiologiaren inguruan, eta kapituluak idatzi ditu gai horri buruzko liburuetan; Journal of Infection in Developing Countries aldizkariko editorea da eta Mediterraneoko Pertsonen Eskubideen Konbentzioko kidea da.