Hedabideentzako deialdia 2022ko maiatzaren 20a

Euskal hezkuntzaren oraingo eta etorkizuneko erronkak: lidergo berriak eta ikastetxeen ahalduntzea

Eztabaida- eta gogoeta-jardunaldia Sabino Arana Fundazioan, maiatzaren 20an, ostiralarekin, 9:00etatik aurrera

Euskal hezkuntzaren oraingo eta etorkizuneko erronkak: lidergo berriak eta ikastetxeen ahalduntzea
  • 2022ko maiatzaren 20a, ostirala
  • 09:00h -(e)tik 13:00h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

DAGOENEKO BETETA

EAJ-PNVren ekimenez, Sabino Arana Fundazioak hainbat topaldi antolatu ditu joan den urtetik, Euskal Hezkuntzaren egungo eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko.

Lehenengo bi jardunaldietan Lanbide Heziketaren eta Unibertsitatearen oraina eta geroa  aztertu ziren Euskadi-Europan, XXI. mendean.

Datorren ostiralean, maiatzak 20 dituela, antolatutako jardunaldia, berriz, Euskal Hezkuntza Eraldatzeko Oinarrien Akordioari doakio. Eusko Legebiltzarrak onartu zuen aipaturiko akordioa martxoaren 25ean, legebiltzarkideen % 90ek baino gehiagok alde bozkatuta. Hirugarren jardunaldian, akordio horren ardatz estrategikoetako bat jorratuko da: lidergo berriak eta ikastetxeen ahalduntzea.

Ikastetxeen zuzendaritza eta koordinazio didaktikoan eskarmentu zabala duten pertsonek parte hartuko dute jardunaldian, besteak beste, ondokoek: Begoña Pedrosa Lobato, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea; Anna Jolonch i Anglada, pedagogoa, Hezkuntza Zientzietako doktorea eta Bartzelonako Hezkuntza Fakultateko arduraduna; Mikel Juaristi Izagirre, Gurutzetako ikastetxe publikoko zuzendaria; Eva Rodríguez Salcedo, Durangoko josulagunen ikastetxeko zuzendaria; Aitor Uriondo Usandizaga, Axular lizeoko zuzendaria; Xabier Balerdi Iraola, Euskadiko Ikuskatzailetza; José Manuel Bujanda Arizmendi, zuzendaria, irakaslea, ikasketa-burua, ikuskatzailea eta kabineteko zuzendari ohia; Laura Alegre Sanz, Kataluniako Generalitateko Funció Directiva i Lideratge Pedagógic saileko zuzendariorde nagusia; Josune Ariztondo, irakaslea eta kimikaria; eta EAJ-PNV alderdiaren EBBko Hezkuntza sailaren arduraduna, Ana Esther Furundarena.