Hedabideentzako deialdia • 2024ko azaroaren 27a
Mikel Irujo kontseilaria eta Mikel Jauregi sailburua «Gure industriaren oraingo eta etorkizuneko erronkez» mintzatuko dira Iruñean
- Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako topaldia datorren asteazkenean, azaroaren 27an, izango da, 19:00etatik aurrera, Iruñeko Tres Reyes hotelean.
- Hogeita hamar minutu lehenago, 18:30ean, aretoaren kanpoaldean, Nafarroako Gobernuko Industria kontseilariak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Industria sailburuak, hurrenez hurren, adierazpenak egingo dituzte hedabideen aurrean.
- 2024ko azaroaren 27a, asteazkena
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Tres Reyes Hotela (Takonerako lorategiak, 1)
Mikel Irujok, Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko kontseilariak, eta Mikel Jauregik, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Nafarroako eta EAEko gobernuak gure industriaren deskarbonizazioa bultzatzeko eta energiaren kontsumo eraginkorra sustatzeko abian jartzen ari diren neurrietako batzuk azalduko dituzte datorren asteazkenean, azaroaren 27an, 19:00etatik aurrera, Iruñeko Tres Reyes hotelean. Hogeita hamar minutu lehenago, 18:30etan, hain zuzen ere, Irujok eta Jauregik euren hitzaldien gakoetako batzuk azalduko dituzte. Geroago, hala nahi duen guztiak hitzaldian parte hartu ahalko du.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroaren helburuen artean daude energiaren kontsumo eraginkorra sustatzea, energia berriztagarriek energiaren azken kontsumoan egiten duten ekarpena handitzea eta erregai fosilen erabilera murriztea industrian.
Industria-sektoreak berotegi-efektuko gas larriak isurtzen ditu, eta horregatik, eremu horietan aplikatzen diren neurriak garrantzi handikoak dira, esandako gas horien inpaktua murrizteko. Bi lurraldeetan, Europar Batasunak 2050. urterako ezarri duen neutraltasun klimatikoaren helburua lortzea helburu duten jarduerak sustatu nahi dira, eta jarduera horiek gure lurraren garapen industrialarekin uztartzeko erronka dugu.
Mikel Irujok eta Mikel Jauregik Nafarroako Gobernua eta Euskal Autonomia Erkidegokoa ildo horretan gauzatzen ari diren zenbait ekintza azalduko dituzte. Aitana Duque komunikatzaileak moderatuko du Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak lankidetzan antolatu duten topaldi hori.