Hedabideentzako deialdia • 2022ko uztailaren 20a
Mintegi: 2030eko euskaldun eleaniztasuna
Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak 2030. urteko euskaldun eleaniztuna irudikatu nahi dute
- 2022ko uztailaren 20a, asteazkena
- 09:00h -(e)tik 13:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
- Horretarako, goiz bateko mintegia antolatu dute elkarlanean. Uztailaren 20an izango da, SAFen egoitzan (09:00-13:30).
- Ondoko hizlariek parte hartuko dute: Xabier Barandiaran, Soziologiako doktorea eta unibertsitateko irakaslea (Egoera eta prospektiba: 2030eko euskaldun eleaniztuna); Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua (Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-erronka nagusiak); Jokin Bildarratz, Hezkuntza sailburua (Hezkuntza politikaren aurreikuspenak euskal eleaniztasunaz); eta Elixabete Larrinaga, Politika eta Administrazio Zientzietako doktorea eta unibertsitateko irakaslea (Gizarte-ekintza euskaldunaren lehentasunak).
- Parte-hartzea gonbidapen bidez bideratu da.