Hedabideentzako deialdia • 2023ko abenduaren 2a
"Eleaniztasun estrategian bidea egiten: aukerak eta erronkak" mintegia
Sabino Arana Fundazioak «Eleaniztasun estrategian bidea egiten: aukerak eta erronkak» deritzon jardunaldia antolatu du. Ekitaldia larunbat honetan izango da, 9:00etatik 13:45era, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Moraza plaza, z/g. Bilbo). Jardunaldiaren irekiera-saioan, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak parte hartuko dute.
- 2023ko abenduaren 2a, larunbata
- 09:00h -(e)tik 13:45h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Larunbat honetan, abenduaren 2an, 9:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioak hizkuntzak eta eleaniztasuna aztertuko ditu: ezagutzan orain arte aurreratutakoa eta ikerketaren ikuspegitik antzematen diren gabeziak aletuko ditu, prestakuntzan arreta jarrita eta prestakuntza-zentroei ahotsa emanda. Hala, denboraren denboraz irauten duen esparru partekatua eratzeko asmoz, Sabino Arana Fundazioak hausnarketa kolektiboa bultzatu nahi du, euskal hezkuntzaren inguruko adostasun-guneak erdiestearren.
Mintegiaren irekiera-saioan, Mireia Zarate Fundazioarenpresidenteak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak parte hartuko dute. Era berean, Hezkuntza sailburuorde Begoña Pedrosak mintegiaren nondik norakoak azalduko ditu.
Geroago, adituen eta profesionalen txanda izango da. Jasone Cenoz Euskal Herriko Unibertsitateko katedradunak emango du mintegiko lehen hitzaldia. Azken hamar urteotan egindako ikerketa adierazgarrienak azalduko ditu, oraindik ere arakatu gabeko arloak aipatuta, une oro hizkuntzen garapenean duten eragina azpimarratuta. Cenozen atzetik, Roberto Mielgok, Andra Mari Irakasle Eskolako irakasleen prestakuntzan metatu duen esperientzian oinarrituta, profesionalen prestakuntzak dituen zailtasun eta erronkei buruz hitz egingo du, eta, horretan guztian oinarrituta eta etorkizunera begira, hizkuntzak irakasteko behar diren lehentasun eta bitartekoak azalduko ditu.
Mintegiaren amaieran, mahai-inguru bat egingo da. Bertan, ikastetxeetako zuzendariek eta irakasleek parte hartuko dute, hizkuntzen irakaskuntzaren etorkizunak dituen erronkei eta aukerei buruz hitz egiteko.