Hedabideentzako deialdia 2019ko maiatzaren 29a

Venezuela: adiskidetzeko eta berreraikitzeko etorkizuna

• Luis Ugalde josulagunaren eskutik. Luis Ugalde Venezuelako intelektualik engaiatuenetakoa dugu. Gaur egun, Caracasko Gogoeta eta Hezkuntza Plangintzaren Zentroko zuzendaria da eta, 20 urtean, Andrés Bello Unibertsitate Katolikoaren (UCAB) errektorea izan zen. • Ekainaren 6an, ostegunarekin, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, 19:30ean

Venezuela: adiskidetzeko eta berreraikitzeko etorkizuna

“Venezuela: adiskidetzeko eta berreraikitzeko etorkizuna” izenbururen ildotik, Luis Ugalde intelektualak, teologoak eta historialariak hitzaldia emango du ekainaren 6an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:30etan hasita, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Hitzaldi horretan, Venezuelaren egungo egoera aletuko du eta gogoeta egingo digu herrialdearen orainaz eta geroaz.

 

Ugalde Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen, orain dela 80 urte, eta azken 62 urteetan Venezuelan bizi izan da. Luis Ugalde abade josulagunak zuzendari dihardu Caracasko Gogoeta eta Hezkuntza Plangintzaren Zentroan, hots, herrialde horretako hezkuntza-ikerkuntzari lotutako erakunde ospetsuenetako batean. Era berean, Venezuelako Politika eta Gizarte Zientzien Akademiako kidea da eta, 20 urtean, Andrés Bello Unibertsitate Katolikoaren (UCAB) errektorea izan zen. Aita Ugalde Venezuelako Ekonomia eta Gizarte Historiako lizentziaduna da, Magister Scientiarum Historia arloan eta Historiako doktorea da. Ikasketa horiek guztiak Kolonbia, Alemania eta Venezuelako unibertsitateetan egin zituen.

 

Bere lan eta artikulu ugari argitaratu dira aldizkari espezializatuetan eta hogeita hamar bat liburu idatzi edo beste egile batzuekin batera idazten parte hartu du.

 

Ugalderen lana ere mugaz gaindikoa izan da, bai Jesusen Lagundiaren arazoei erantzuteko, unibertsitatearentzako ekarpenak lortzeko edo Venezuelaren egungo egoera argitzeko.

 

Aitzbea Ramosek ere parte hartu du hitzaldian. Aitzbea Ramos Euskadin venezuelarrei migrazio-laguntza eskaintzen eta gizarteratzen laguntzen dien Tierra de Gracia elkarteko idazkaria da.

 

BIDEOA IKUSI