Hedabideentzako deialdia • 2016ko abenduaren 5a
Xabier Landabururen “La Causa del Pueblo Vasco” libururaren hirurogeigarren urteurrena
“Lehen Eusko Jaurlaritzaren eraketaren 80. urteurrena” hitzaldi-zikloaren barruan
2016an, 60 urte bete dira “La Causa del Pueblo Vasco” izenburua duen liburua argitaratu zenetik. Liburu hori Xabier Landaburu gasteiztarraren lan nagusia dugu eta, horretan, beste inon baino hobeto bildu dira atzerrialdian izan ziren abertzaleen ideiak eta, zalantza barik, sasoi horietan biziki aurreratuak ziren gogoetak ekarri dizkigu. Esan beharrik ez dago liburu hori nahitaez irakurri behar dutela atzerrialdian egituratu zen abertzaletasun moderatuaren nondik norakoez jakin nahi dutenek, bai eta nazionalisten egungo proposamenak argiro ulertu nahi dutenek ere.
Deustuko Unibertsitateko Komunikazio Saileko zuzendari eta Historiako doktore Leyre Arrietak aipatutako gaiari buruzko hitzaldia emango du, abenduaren 14an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7:30etan, Sabino Arana Fundazioan, Lehen Eusko Jaurlaritzaren eraketaren 80. urteurrenari lotutako hitzaldi-zikloaren baitan.
Hitzaldian, Leyre Arrieta historialariak “La Causa del Pueblo Vasco” liburuan adierazitako ikuspegi politikoak laburbilduko ditu. Gainera, Landaburuk idatzitako gogoeten, helburuen eta lanaren mezuaren inguruko testuingurua aztertuko du, egilearen ideia politikoak sintetizatzen dituen kontzeptuzko esparrua eta liburua argitaratzeak sorrarazi zituen erantzunak jorratuko ditu.
Leyre Arrieta Alberdi Historiako doktorea da. Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko irakasle titularra da eta Komunikazio Saileko arduraduna. Abertzaletasunari eta atzerrialdiari lotutako ikerketak garatu ditu. Gaur egun, Francisco Javier Landaburu ikertzen eta haren bibliografia lantzen ari da.