Hedabideentzako deialdia 2020ko urtarrilaren 30a

XII. BILBOKO ELKARRIZKETAK. Mobilizazioak eta matxinadak krisi politiko eta sozialen aro globalean

• Sabino Arana Fundazioaren lehendakari gisa, bihar, urtarrilaren 31n, ostiralarekin, egingo du Juan Mª Atutxak azken agerraldi publikoa Fundazioaren egoitzan egingo diren XII. Bilboko Elkarrizketak: Europa eta Latinoamerika izenekoen hasiera-ekitaldian. • Hasiera-ekitaldi horretan, Andoni Ortuzar EAJ-PNV alderdiaren EBBko buru eta PDE-EDPko presidenteordea ere izango da.

Kargua uzteko erabakia hartu ostean, Juan Mª Atutxak bihar, urtarrilaren 31n, ostiralarekin, egingo du azken agerraldi publikoa Fundazioaren lehendakari gisa, Europako Demokraten Institutuak (IED)  antolatutako XII. Bilboko Elkarrizketen hasiera-ekitaldian.

 

Hasiera-ekitaldi horretan, Andoni Ortuzar EAJ-PNV alderdiaren EBBko buru eta PDE-EDPko presidenteordea eta IEDko presidente Francesco Rutelli ere izango dira.

 

Mobilizazioak eta matxinadak krisi politiko eta sozialen aro globalean izenburuaren ildotik, “XII. Bilboko Elkarrizketak: Europa eta Latinoamerika” izeneko mintegian, Txileko, Mexikoko eta Europako Parlamentuko ordezkari politikoek Europan eta Latinoamerikan bizi izaten ari garen aldaketa bizi-biziak aztertuko dituzte. Aldaketa horiek gero eta kontrolaezinagotzat jotzen dira eta ezinegona, antsietatea, beldurra eta segurtasunik eza eragiten dituzte gure gizarteetako gizatalde anitzetan.

 

Mintegiak Hong Kongeko, Frantziako eta Txileko mobilizazioen arteko loturei helduko die; mobilizazio horiek, tokiko osagai agerikoak izan arren, herritarren zati baten atsekabeari erantzuten diote, bazterkeriaren eta boterearen gehiegikerien biktima sentitzen baita.

 

Mintegiak gizarte-gertakari berri horiek guztiak diagnostikatu eta aztertu nahi ditu, gu bizi gaituen aro eraldatzaile hau jorratuz, norabidea hartu eta etorkizuneko irtenbideak aurkitzeko asmoz.

 

Horretarako, honako hauek izango ditugu hizlari mintegian: Txileko Alderdi Demokrata Kristauaren (PDC) presidente Fuad Chahín; Gabriel Ascencio diputatua, Txileko Diputatuen Ganberako presidente ohi eta enbaxadore ohia; Mariana Gomez del Campo, PAN-Mexikoko senatari eta Amerikako Antolakunde Kristauaren (ODCA) presidenteordea; Ander Gurrutxaga, UPV/EHUko Soziologia katedraduna; Guillermo Herrera, Carmen Freiren Kabineteko burua eta PDC alderdiaren gaikako mahaien arduraduna; Javier López, Europako Parlamentuko kidea eta Europa-Latinoamerikako Asanblada parlamentarioaren presidentekidea. 

 

Europako Parlamentuko kide Izaskun Bilbaok gidatuko du jardunaldia, eta hizlariek hitz egin osteko galderen txandak moderatuko ditu.


Mikel Burzako jaunak, Europako Demokraten Institutuaren administratzaile nagusiak, eta Carmen Beatriz Fernández andreak, aholkulari eta Nafarroako Unibertsitateko irakasleak, amaiera-ekitaldian jardungo dute mintegiak ondu dituen ondorioak aletuz.