Hedabideentzako deialdia • 2015ko azaroaren 25a
Zinema eta Oroimena. Historia zinemaren begiradatik ikusita
Baleuko ekoizpen-etxeak antolatutako jardunaldia, abenduaren 9an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etan, Euskalduna jauregian (A4 aretoa). Doako sarrera.
Bi gertakari jakin aldi beretsuan ospatu direla baliaturik —batetik, Oroimenaren Eguna (azaroaren 10ean), eta bestetik, 2015eko Zinebi jaialdia (azaroaren 13tik 20ra)—, Baleuko ekoizpen-etxeak bi gertakizun horiekin zer ikusia daukan jardunaldia antolatu du. Saioa abenduaren 9an egingo da, asteazkenarekin, Euskalduna jauregian, arratsaldeko 7etan. Jardunaldia mahai-inguru ireki moduan garatuko da eta, bertan, historialariek eta zinema-zuzendariek aztertu egingo dute Memoria Historikoa eta ikus-entzunezko lengoaia zelan uztartu ahal diren, zabaltzeko moduko gizarte-intereseko edukiak, ahal den neurrian, pedagogikoak, sortzearren.
Gurean ekoitzi diren filmen (zinema eta dokumentalak) zati laburrak ikusi ondoren, historialariak eta ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalak eztabaidan arituko dira berbagai darabilgun denbora eta gertakari historikoaren inguruan.
Baleuko ekoizpen-etxeko ordezkariek diotenez, “Zinema eta Oroimena. Historia zinemaren begiradatik ikusita” izeneko jardunaldiak “iragan historikoaren ikerketa eta oroimenaren gizarte-zabalkundea uztartzen dituen gure herriaren Memoria Historikoa” aztertzea du helburu.
Jardunaldian ondoko zinema-zuzendariek parte hartuko dute: José Mª Tuduri, Helena Taberna, José A. Zorrilla, Mikel Rueda eta Iban González; eta ondo historialariek: Josu Chueca eta Iñaki Goiogana. Mahai-inguruan, Sonia Hernando kazetariak jardungo du moderatzaile.
Antolaketa eta parte-hartzaileen kopurua dela eta, etortzekoa bazara, jarri gurekin harremanetan.