Hitzaldia 2022ko urriaren 20a

«Kirola: gizarte-tresna pandemiaren aurretik, pandemiak iraun bitartean eta pandemiaren ostean»

  • Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-ziklo bat antolatzen dihardu, kulturaren ikuspegitik, gizarte kirolzale batek eskaintzen dituen onurei eta aukerei buruzko gogoeta egiteko.
  • Lehenengo hitzaldia ostegun honetan izango da, urriaren 20an, 19:00etatik aurrera, Sabino Arrana Fundazioaren egoitzan, eta ondokoek parte hartuko dute: Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Gabriel Sáez GO fit zentroen zuzendari exekutiboak.
«Kirola: gizarte-tresna pandemiaren aurretik, pandemiak iraun bitartean eta pandemiaren ostean»
  • 2022ko urriaren 20a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 21:00h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa
  •  

 

Gizarte-ingurumari berriaren, gizartearen bilakaeraren, pandemiaren eraginen eta abarren ondorioz, kirol-jarduera gero eta hedatuago dago gizartean, baina, egia esatera, oraindik ere baditugu hobetzeko arloak. Zalantzarik gabe, bide luzea egiteko daukagunez, eztabaida- eta hitzaldi-ziklo honen helburua, batetik, hausnarketa bultzatzea da, eta bestetik, kirolaren kulturaren ikuspegitik, gizarte parte-hartzaile eta engaiatua lortzeko hainbat aukera daudela agerian uztea.

Urrats eta ekintza txikiak eginez, gizarte osasuntsuagoa eta aktiboagoa erdiets daiteke. Kirola sustatuz eta gizartera nahiz lurraldeko bazter guztietara hedatuz, epe ertainean, gizarte-eredu aktiboagoa eta iraunkorragoa lor dezakegu.

Ostegun honetan, 19:00etatik aurrera, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak eta Gabriel Sáez GO fit zentroen zuzendari exekutiboak kirolak ematen dizkigun onurei eta aukerei buruz hitz egingo dute, hitzaldi hau eskainita: «Kirola: gizarte-tresna pandemiaren aurretik, pandemiak iraun bitartean eta pandemiaren ostean»