Hitzaldia • 2022ko urriaren 18a
Alberto Spektorowski politologo uruguaiar-israeldarra Bilbora itzuli da Ekialde Ertainean egun gertatzen ari den gatazkaren errealitateaz eta boterearen balantzeaz mintzatzeko
- Shlomo Ben-Ami Israelgo Kanpo Arazoetarako ministroaren aholkularia izan zen palestinarrekiko bake negoziazioetan, bai eta Brian Currin buru zuen Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea ere, ETAren behin betiko amaiera jazo zenean.
- Spektorowskik hitzaldia emango du Sabino Arana Fundazioan, urriaren 18an, asteartearekin, 19:00etatik aurrera. hauxe izango da hitzaldiaren izenburua: «Hegemonia, gatazka eta botere-balantzea gaur egungo Ekialde Ertainean»
- 2022ko urriaren 18a, asteartea
- 19:00h -(e)tik 21:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Estatu Batuak indar hegemoniko gisa Ekialde Ertainetik apurka-apurka baztertu direnetik, ateak zabalik geratu dira orain dela hamarkada bat pentsaezinak ziren itun estrategikoak eratzeko.
Iran gero eta aktiboagoa da lurralde horretan, eta indar atomikoa bilatzeko ahaleginetan tematu da –ahalegin hori ez da eten eta ez da etengo, nahiz eta munduko potentzien artean itunik lortu–. Hori dela eta, Israel hurreratu egin da sunitek gobernatzen dituzten Persiar golkoko herrialdeetara.
Garai batean, palestinarren eta israeldarren arteko gatazkan jartzen genuen arreta, baina orain, eragin-eremua zabaltzen ari da eta Israelek eskualde-mailan finkatu dituen harreman estrategikoei erreparatu behar diegu, harreman horiek hedatu egin baitira.
Gaur egun, eskualdeko gerra txikia gertatzen ari da, non Israelek, eguneroko eta unean uneko bonbardaketak eginez, zapuztu egin nahi du Iranen estrategia Siriako, Gazako eta Libanoko talde hurbilak armatzeko.
Politika horretan, Egiptoren eta arabiar emirerrien babesa jasotzen du hebrear estatuak, beldur handiagoa diotelako Irani Israeli berari baino. Testuinguru horretan, Palestinako auzi, desagertu ez den arren, bigarren mailan geratu da. Inguruabar horretan, erantzun beharreko galdera hauxe da: noraino eramango du Israelek Iranen aurkako jazarpena, eta noiz arte eutsiko dio Iranek Israelen etengabeko erasoei erantzunik eman gabe, israeldarrek ez baitute ezkutatzen Iran potentzia nuklearra izan dadin eragozteko asmoa.
Alberto Spektorowski, gatazken nazioarteko bitartekaritzako aditua, gai horiei guztiei erantzuten saiatuko da, datorren asteartean, urriaren 18an, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.
Alberto Spektorowski
Zientzia Politikoen irakaslea da Tel Aviveko Unibertsitatean (Israel). Politologo uruguaitar-israeldarra da. 1952an jaio zen Montevideon, baina laster Israelera emigratu zuen.
Shlomo Ben-Ami Israelgo Kanpo Arazoetarako ministroaren aholkularia izan zen palestinarrekiko bake negoziazioetan, bai eta Brian Currin buru zuen Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea ere, ETAren behin betiko amaiera jazo zenean.
Hauexek dira Spektorowskiren azken argitalpenak:
From multiculturalism to democratic discrimination. The Challenge of Islam and the re-emergence of Europe’s nationalism (2020, Michigan University Press)
Decline and Submission: Michel Houellebecq, the Cassandra of Freedom (Brill, 2021)
Gaur egun, beste liburu bat idazten ari da: The fascist right and post-colonialism.