Hitzaldia 2021ko maiatzaren 24a

Emakumezkoek egindako zinema-jaialdiaren 10. edizioa Euskal Abertzaletasunaren Museoan izango da aurten; Marwa Zein saudiarabiar zuzendariaren “Khartoum offside” dokumentala eskainiko da

• Ekitaldian, erakusketa ibiltari honen sustatzaile eta sortzaile Amal Ramsis egiptoar zuzendariak parte hartuko du (badaki gaztelaniaz). • Ekainaren 2an, asteazkenarekin, Sabino Arana Fundazioan, 18:30ean. Ekitaldian zuzenean egon nahi izatera, bertaratzeko asmoa jakinarazi behar da nahitaez (94.405.64.50; idazkaritza@sabinoarana.eus).

Emakumezkoek egindako zinema-jaialdiaren 10. edizioa  Euskal Abertzaletasunaren Museoan izango da aurten;   Marwa Zein saudiarabiar zuzendariaren  “Khartoum offside” dokumentala eskainiko da

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak, KCD (Kultura Communication y Desarrollo) euskal GGKEarekin batera, aurten Bilbon, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra bitartean, Emakumeek egindako zinema-jaialdiaren 10. Edizioaren barruan ikusi ahal izango den filmetako bat proiektatuko du Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

 

Zehazki, Marwa Zein saudiarabiar zuzendariaren “Khartoum offside” dokumentala dugu eskainiko dena. Emanaldia ekainaren 2an, asteazkenean, izango da, 18:30etik aurrera. Ekitaldian, Amal Ramsis emakume zuzendari egiptoarra eta Emakumeek egindako zinema-jaialdiaren sortzailea.

 

Amal Ramsisek 2008an jarri zuen martxan ekimena, Klaketa Árabe ekoiztetxearen bitartez, eta 2012tik aurrera Bilbon egiten da KCD GGKEren eskutik. Zinema-jaialdi horren helburu nagusia ekitatea bultzatzea da, kultura arabiarraren eta beste kultura batzuen arteko elkarguneak sortzea eta gizarte-zinema lantzen duten zuzendariak ikusaraztea.

 

“Khartoum offside” dokumentalak Khartum (Sudan) hiriko emakume gazte batzuen istorioa jorratzen du; emakume horiek futbol profesionalean aritzeko erabakia hartu dute, nahiz eta herrialdeko gobernu militar islamdarrak debekatu. Sudango emakumezkoen talde nazional gisa onartu ditzaten eginiko bidean, beldurra alde batera utzi, eta kemen zein irmotasun izugarria erakutsiko dute.

 

Futbol Federazio Nazionalak FIFAren funtsak jasoko ditu emakumezkoen taldea sustatzeko, baina emakume gazteek baztertuta jarraituko dute. Hala ere, itxaropen-printza bat piztuko da Federazioaren barruko hauteskundeek, beharbada, sistema aldatzeko aukera txiki bat ematen dutenean.

 

“Khartoum offside” dokumentalak, besteak beste, honako sari hauek jaso ditu: Afrikako Zinema Akademiaren 2019ko film dokumental onenaren Saria; Kartagoko Zinema Jaialdiko 2019ko dokumental onenaren Saria; eta Zinema Afrikarraren Tarifako Jaialdiko (FCAT) dokumental onenaren saria.