Mintegia • 2022ko irailaren 16a
Euskadin azken hamarkadetan gertatu diren eraldaketa handiak aztertuko dituzte adituek Sabino Arana Fundazioan
- Lehenengo saioan, ostiral honetan, irailak 16 dituela, arratsaldeko 17:30etatik aurrera, batetik, ekonomialaria eta Bostongo Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako lizentziaduna den Asier Alea eta, bestetik, ekonomialaria eta UnLtd Spain konpainiaren sortzaileetakoa den José Luis Ruiz de Munain eraldaketa ekonomiko-finantzarioari buruz arituko dira.
- Jendeak parte-hartzea izango du saio guztietan, 17:30etatik 20:00etara.
- Moduluetan, hizlari esanguratsuek jardungo dute, besteak beste, ondokoek: Juan Mª Atutxa, Daniel Innerarity, Guillermo Dorronsoro, Juan Jose Ibarretxe, Kirmen Uribe, Andres Urrutia, Marian Elorza eta Izaskun Bilbao.
- 2022ko irailaren 16a, ostirala
- 17:30h -(e)tik 20:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
2022-2023 ikasturtean, Euskadin azken hamarkadetan izan diren aldaketa handiei buruzko zikloa antolatzen ari da Sabino Arana Fundazioa. Zikloak sei modulu izango ditu, eta horietako bakoitzean hainbat saio egingo dira. Ekonomia, gizarte, teknologia, ingurumen eta, kulturaren arloan izan diren aldaketak eta Euskadik munduan daukan eginkizuna aztertuko ditugu ekimenean.
Saio bakoitzean, hainbat adituk jardungo dute dena delako gaia aletzeko. Hala, lehenengoan, irailaren 16an, ostiralarekin, demokraziaren hasierako egoera eta eraldaketa ekonomiko-finantzarioa izango dira abiapuntu. Jendeak saio guztietan parte-hartzea izango du, 17:30etatik 20:00etara.
Ekimen honen asmoa dugu hausnarketari ekitea, mundu globalizatu honetan Herri gisa, gizarte gisa, izan behar dugun lekuari buruzko gogoeta egiteko. Eta, horretarako, atzera begiratzea baino hoberik ez dago, nondik gatozen jakin eta norantz goazen argiro ikus dezagun.
Antolatzen ari garen ziklo honetako jardunaldiek 2023ko ekainera arte iraungo dute –hilabeteko bat egingo da– eta, horietan, azken 30-40 urteetan zer-nolako bidea egin dugun eta, gizarte gisa, zein erronkari aurre egin beharko diogun aztertuko dugu, etorkizunean prest egon gaitezen.
Lehenengo jardunaldian, Asier Alea eta José Luis Ruiz de Munain ekonomialariek parte hartuko dute. Lehenengoak “EUSKADIREN LEHEN ERALDAKETA EKONOMIKOTIK BERRIKUNTZAN OINARRITUTAKO BIGARREN ERALDAKETA HANDIRA” deritzon hitzaldia jorratuko du eta bigarrenak, aldiz, “ERALDAKETA EKONOMIKO IRAUNKOR BERRIA”.