Hitzaldia • 2017ko maiatzaren 19a
HITZALDI ZIKLOA “1917- 2017 Mende bateko uzta. Modelo propio, proyecto de país, utopía transformadora”
Joseba Agirreazkuenaga eta Andoni Ortuzarren eskutik
1917. urtean, Ramón de la Sota Aburto buru zuen euskal abertzaleen hautagai-zerrenda gailendu zen Bizkaiko Aldundirako hauteskundeetan eta, horri esker, gogo bizi bultzatu zen euskara, Hezkuntza-esparruan ez eze, lan-hizkuntza gisa ere Bizkaiko Aldundiaren beraren esparruan, hain zuzen ere, Bizkaiko udalekiko harremanetan.
Gainera, 1917 eta 1919 urteen artean, Eusko Ikaskuntzaren, Euskaltzaindiaren eta Euskal Kulturaren Batzaren sorrera bultzatu ziren. Garai horretako kultura-giroaren ingurumarian, Hermes aldizkaria ere argitaratu eta zabaldu zen.
Efemeride garrantzitsu hauek gogoan izanda, ekainaren 1 eta 7an hitzaldi bi burutuko ditugu non Joseba Agirreazkuenaga, EHUko Historia Garaikideko katedraduna, eta EAJ-PNVren EBBko presidentea den Andoni Ortuzarren eskutik gai hauek aztertuko ditugun.