Hitzaldia 2022ko azaroaren 17a

“KARMELE LEIZAOLA, Venezuelako diseinu grafikoaren damandrea”

Erbestean bizi eta Venezuelako kazetaritzan eredu bilakatu zen Karmele Leizaola diseinatzaile grafikoaz hitz egingo digu Amaia Fano kazetariak

“KARMELE LEIZAOLA, Venezuelako diseinu grafikoaren damandrea”
  • 2022ko azaroaren 17a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 21:00h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

 

  •  

Amaia Fano kazetari euskal-venezuelarrak Karmele Leizaola (1929-2021) euskal-venezuelar diseinatzaile grafikoaren bizitza eta ibilbide bikaina aletuko ditu Sabino Arana Fundazioan, azaroaren 17an, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera. Ibilbide arrakastatsu horri esker, Venezuelako edizio grafikoaren “maistra” eta “damandre” bilakatu zen.

Venezuelara erbesteratutako Donostiako familia txit abertzale eta ospetsu bateko kidea izan zen Karmele. Han, Venezuelan, euskal herritar horrek nazioarteko ospea lortu zuen eta giazko mitoa izan zen Venezuelako idatzizko hedabideen esparruan.

Karmele Leizaola lehen emakumea izan zen ale-kopuru handiko egunkari baten diseinu grafikoaren saileko zuzendaritza hartzen, kasurako El Nacional egunkariarena, eta 50eko hamarkadaz geroztik, herrialde horretan argitaratu ziren egunkari eta astekari ugariren  irudiaren sortzailea, besteak beste, Momento aldizkariarena, non kazetaritzako pertsona arras esanguratsuekin lan egin zuen, berbarako, Gabriel García Márquez eta Plinio Apuleyo Mendoza. Era berean, Caracasko Euskal Etxean urte haietan egiten ziren argitalpenen diagramazioan gogotik eta erabateko eskuzabaltasunez parte hartu zuen, hala nola erbesteko euskal erresistentziaren agerkaria zen Gudari aldizkarian.

Amaia Fano kazetari euskal-venezuelarrak ibilbide luzea egin du Euskadiko hedabideetan, batez ere prentsa idatzian eta irratian; hainbat hedabidetan lan egin du, esaterako, Deian, Herri Irratian edo Radio Euskadin. Gaur egun, El Correo egunkariaren Politika saileko zutabegilea da eta Kazetarien Euskal Elkargoko dekanordea.