Mintegia • 2022ko irailaren 16a
Asier Alea eta Jose Luis Ruiz de Munain ekonomialariek irekiko dute «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» izeneko hitzaldi-zikloa
- Basque Culinary Centerreko (BCC) Garapen Globalaren Arloko zuzendariak eta SpainNAB Aholku Batzordeko zuzendari nagusiak, hurrenez hurren, azken hamarkadetan guren jazo diren aldaketa ekonomiko esanguratsuak aztertuko dituzte lehen saio horretan.
- Bihar, ostiralarekin, 17:30etik 20:00etara. Sarrera libre.
- 2022ko irailaren 16a, ostirala
- 17:30h -(e)tik 20:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Basque Culinary Centerreko (BCC) Garapen Globaleko Arloko zuzendari Asier Aleak eta SpainNAB erakundeko zuzendari nagusi Jose Luis Ruiz de Munainek inauguratuko dute bihar, irailak 16 dituela, arratsaldeko 17:30ean, Sabino Arana Fundazioak antolatutako «Euskadin gertatu diren eraldaketa handiak» izeneko mintegi-topaldien zikloa.
Ostiraleko jardunaldian, aholkulari gisako ibilbide luzea duten bi ekonomialariek azken hamarkadetan Euskadin jazo diren aldaketa ekonomikoak aztertuko dituzte, bai eta aurrerantzean garatu beharko dugun eraldaketa ekonomiko iraunkor berria ere.
Asier Alea Ekonomia eta Nazioarteko Harremanetako lizentziaduna da, Boston Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean (bere promozioko lehena izan zen eta Magna Cum Laude atera zuen).
Hona hemen Alearen lanbide-ibilbidea: aholkulari laguntzailea L.E.K. Consulting aholkularitza-etxean (Londres, Chicago eta Milan), 1999-2001; analista seniorra Telefonicako Estrategia Korporatiboko sailean (Madril), 2001-2003; analista NBEko Economic and Social Council (ECOSOC) delakoan (New York), 2004; zuzendari exekutiboaren ondoko zuzendaria Guascor Taldean (Bilbo) 2005-2011; ondotik, Dresser-Rand konpainian (Houston & Bilbao), 2011-15, hasiera batean, Energia Berriztagarrien Unitateko Estrategia zuzendari legez eta, geroago, Estrategia eta Garapen Korporatiboaren Ataleko zuzendari orokor legez.
2015eko abuztuan, Asier euskal sektore publikoan hasi zen lanean. Lehenengoz, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapeneko zuzendari, eta, geroago, Proiektu Estrategikoen zuzendari, 2020ko urrian.
2020ko azaroan, Basque Culinary Centerreko Garapen Globaleko arlo berriaren zuzendari izendatu zuten.
Jose Luis Ruiz de Munain Ekonomia Zientzietako lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitatean eta HEC Lausanan (Suitza) eta MBA masterduna IE Business School-en. Espainia Global Steering Group for Impact Investment (GSG) delakora, hots, eragin-inbertsioa bultzatzeko munduko plataforma nagusira, atxikitzeko prozesuan, buru jardun zuen eta, gaur egun, plataforma horren SpainNAB Aholku Batzordeko zuzendari nagusia da. Latinoamerikan, LatImpacto, Venture Philanthropy sarearen bultzatzailea da, BID Laben lan egin du, eta irakaslea nahiz hizlaria da hainbat negozio-eskola eta unibertsitatetan (UNED, IESE eta IED) ekintzailetzari eta eragin-inbertsioei buruz.