Hitzaldia • 2014ko urriaren 13a
Luis Ugalde josulagunak, Venezuelaren historia ekonomiko eta sozialaren arloan dauden aditurik garrantzitsuenetako bat izanik, karibetar herrialde horrek gaur egun bizi duen egoera politikoaren errea
Ostegunean, 19:00etan hasita. Sabino Arana Fundazioaren gogoeta eta elkarrizketarako mintzagunearen barruan (Mandobide, 6. Bilbo)
HITZALDIA: “Venezuelako gaur egungo egoera”
LUIS UGALDE, apaiz josulaguna, Caracaseko Gogoeta eta Hezkuntza Planifikaziorako Zentroko zuzendaria eta Universidad Católica Andrés Belloko errektore ohia
Ostegunean, urriaren 16an, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide, 6. Bilbo)
Caracaseko (Venezuela) Gogoeta eta Hezkuntza Planifikaziorako Zentroko zuzendari Luis Ugalde apaiz josulaguna Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen, 1938ko abenduaren 2an. Jesuita horrek Karibeko aipatu herrialdeko hezkuntza-ikerketarako zentrorik ospetsuenetako bat zuzentzen du.
Luis Ugalde Filosofía eta Letretan, Teologia eta Soziologian lizentziatua da. Orobat, aditua da Venezuelaren Historia Ekonomiko eta Sozialean, Magister Scientiarum Historian, eta Historian doktorea. Ikasketa horiek Colombia, Alemania eta Venezuelako zenbait unibertsitatetan egin zituen.
Eta 2008az geroztik Venezuelako Politika eta Gizarte Zientzietako Akademiako Kide Osoa da. 1997an Kazetaritza Sari Nazionala lortu zuen, iritzi aipamenean; izan ere, 1991z geroztik zutabegilea da zenbait kazetatan, horien artean El Nacional nabarmentzen delarik. Hogeita hamar libururen egile/egilekidea da eta artikulu ugari idatzi du aldizkari espezializatu askotan. Venezuelako Universidad Católica Andrés Bello unibertsitateko errektorea izan da eta, halaber, irakaslea izan da Venezuelako Unibertsitate Zentralean, Erlijiosoentzako Teologia Institutuan (ITER) eta Zuliako Unibertsitatean. Gainera, Jesusen Konpainiaren Unibertsitateen Elkarteko (AUSJAL) presidentea ere izan zen, 2009ra arte, eta Venezuelako Jesusen Konpainiako Probintzial Nagusia ere bai (1979-1985).
Haren lana mugaz gaindi ere hedatzen da, dela Jesusen Konpainiaren arazoei kasu egiteko, dela Unibertsitatearentzat ekarpenak lortzeko, dela Venezuelako gaur egungo egoera argitzeko.