Hitzaldia • 2022ko abenduaren 1a
Adin guztietan, mendira
Kepa Lizarragak, Bizkaiko eta Euskadiko mendizale federazioetako medikuak, ariketa fisikoa egiteko onurak azalduko ditu, baita adinaren araberako baliabide egokiak aukeratzeko garrantzia ere.
Abenduaren 1ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioan.
- 2022ko abenduaren 1a, osteguna
- 19:00h -(e)tik 21:00h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Gure nagusiak gaur egun gehien kezkatzen dituzten gaiak direla eta, Helduak elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak urtero-urtero antolatzen dituzten hitzaldien esparruan, datorren abenduaren 1ean, ostegunarekin, Kepa Lizarraga medikuak mendian finkatu beharreko helburuak eta gure aukerak nola kudeatu azalduko du. Hau da, artikulazioen narriadura edo muga kardiobaskularrak aintzat hartuta, mendian eroso mugitzeko eremuak, materialak eta baldintzak zelan aukeratu.
Soin Hezkuntzako eta Kirol Medikuntzan aditua dela, Kepa Lizarraga Bizkaiko eta Euskadiko mendizale federazioetako medikua da. Lizarragaren iritziz, «mendizaletasuna kirola baino askoz gehiago da eta edozein adinetan egin dezakegu». Ildo horretan, Lizarragak eman dizkigun aholku batzuen esangura honako hau da: «eskarmentu eta ikasbidearen eskutik, mendiaz gozatzen jarrai dezakegu bizitza osoan».