Hitzaldia 2023ko urriaren 5a

EUSKAL ABERTZALETASUNA ETA KOMUNIKABIDEAK: JOSÉ Mª TÁPIZ

Sabino Arana Fundazioak bi hitzaldi antolatu ditu komunikabideek eta euskal abertzaletasunak azken mendean izan dituzten harremanak aztertzeko

  • José María Tápiz historialariaren eta Xabier Lapitz kazetariaren eskutik, urriaren 5ean eta 24an, hurrenez hurren, izango dira hitzaldiok, arratsaldeko 7etatik aurrera.
Hitzaldi zikloa: Euskal nazionalismoa eta komunikabideak Hitzaldi zikloa: Euskal nazionalismoa eta komunikabideak
  • 2023ko urriaren 5a, osteguna
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Zalantza gaberik, kazetaritza-lana euskal abertzaletasunaren jarduerarik nabarmenetakoa izan da hasiera-hasieratik, bai aberriaren aldeko ideologia zabaltzeko, bai komunitatea sortzeko, bai eremu politikoan lehiatzeko.

Hori guztia kontuan hartuta, gogoan izan behar dugu aurten 130 urte bete direla lehen euskal egunkari abertzalea, Bizkaitarra, argitaratu zenetik, bai eta 1893ko urriaren 10etik aurrera Argentinako Buenos Aires hirian argitaratzen hasi zen La Vasconia-rena ere. Era berean, 110 urte bete dira Euzkadi-ren lehen alea kaleratu zenetik –1913an argitaratu zen estrainekoz eta Euskal Herriko egunkaririk garrantzitsuena izan zen, 1937ko ekainaren 19an Bilbo okupatu zuten demokraziaren aurkako matxinatuek eraso eta bahitu zuten arte, hiru hamarkada geroago–. Beste alde batetik, martxoan, La Voz de Navarra Nafarroako lehen egunkari abertzalearen mendeurrena izango da.

Azken mendean, euskal abertzaletasunak eta komunikabideek izan dituzten harremanak aztertzeko bi hitzaldi antolatu ditu Sabino Arana Fundazioak. Lehenengoan, datorren urriaren 5ean, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera, José Mª Tápiz historialariak «La prensa vasca en el primer tercio del siglo XX: de la información a la formación de las ideologías (1900-1936)» hitzaldia emango du. Eta urriaren 24an, asteartearekin, ordu berean, Xabier Lapitz kazetariak «Nacionalismos vasco y español en la prensa actual» gaia jorratuko du.

Tápizen arabera, «prentsa idatzia masa-komunikabide ia bakarra zen garaian, kazetak –egunkariak, astekariak eta abar– informazio-iturri ez ezik, programa politiko jakin bat edo ideario zabalagoa transmititzeko edo sostengatzeko baliatzen ziren».

UPV/EHUko Historia Garaikidea doktore Tápizek aurreratu duenez, datorren urriaren 5ean emango duen hitzaldian hauxe azalduko du: «euskal lurraldean, XX. mendearen lehen herenean, euskaldunek estatuko batez besteko alfabetatze-tasa baino nabarmen handiagoa eta egitura politiko konplexuagoa zituztela (abertzaletasuna, sozialismo errepublikazalea eta eskuindar espainolismoa), prentsaren eskaintza beste lurralde batzuetan baino zabalagoa zen. Horrek, zalantzarik gabe, baldintzatu –eta nabarmen aberastu– egin zuen garai hartako kazetaritzaren testuingurua, Gerra Zibilaren (1936-1939) eztandak eten zuen arte.

José Mª Tápiz

José María Tápiz (Bilbo, 1966) Historia Garaikideko doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (1997) eta Japoniako Kansai Gaidai Unibertsitateko irakasle emeritua (1998-2007). Euskal abertzaletasunari eta euskal historia garaikideari buruzko ikerketa askoren egilea dugu eta Euzko Alderdi Jeltzalearen historian espezializatuta dago Espainiako II. Errepublikaren aldian (1931-1936).