Hitzaldia 2023ko urriaren 24a

EUSKAL ABERTZALETASUNA ETA HEDABIDEAK: XABIER LAPITZ

Euskal hedabide abertzaleek eta espainiar hedabide nazionalistek egungo kazetaritzaren ingurumarian duten eginkizuna aztertuko du Xabier Lapitz kazetariak

Urriaren 24an, asteartean, arratsaldeko 7etan, SAFen.

Euskal hedabide abertzaleek eta espainiar hedabide nazionalistek egungo kazetaritzaren ingurumarian duten eginkizuna aztertuko du Xabier Lapitz kazetariak Euskal hedabide abertzaleek eta espainiar hedabide nazionalistek egungo kazetaritzaren ingurumarian duten eginkizuna aztertuko du Xabier Lapitz kazetariak
  • 2023ko urriaren 24a, asteartea
  • 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
  • Sabino Arana Fundazioa

Hedabideek azken mende honetan euskal abetzaletasunarekin izan duten harremana aztertzeko helburuz, Sabino Arana Fundazioak antolatu dituen hitzaldien esparruan, datorren urriaren 24an, asteartearekin, Xabier Lapitz kazetariak «Euskal abertzaletasuna eta espainiar nazionalismoa egungo prentsan» izeneko hitzaldia emango du SAFen, 19:00etatik aurrera.

Lapitzek adierazi digunez, «komunikabideak ideologia guztien estrategia politikoaren atal izan dira beti, baita abertzaleena ere. Kazetaritzan, ohikoena dugu estaturik gabeko nazionalismoek prentsa borrokazalea izatea estatuko nazionalismoen prentsaren aurrean, azkenak saiatuak baitira instituzionalaren defentsan. Baina egoerak beste aldera egin du azken urteotan».

Euskal kazetariak azken hamarkadan jazo diren hainbat gertakariri lotu dizkio aldaketa hori: ETAren amaiera, «procés» delakoa eta horren ondorioak edo gehiengo parlamentario aldakorrak, besteak beste.

Sabino Arana Fundazioan, urriaren 24an, emango duen hitzaldian, aldaketa horren nondik norakoak azalduko ditu Lapitzek. «Harrigarria bada ere, Espainiako prentsa nazionalista hasi da oldartzen («Espainia mehatxatua») Euskadiko eta Kataluniako prentsa nazionalistaren aurrean; azkenek hein handi batean baretu dituzte lehengo aldarri maximalistak aukera nabarmen posibilistagoen arabera egokitu dituzte euren editorialak.

Xabier Lapitz

Hondarribian, 1965ean, jaiotako kazetaria. Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu zen. Prentsa idatzian lan egin du (Colpisa eta Servimedia agentziak). DEIA egunkariaren zuzendariorde ere izan da); irratian aritu da (SER irratian, Euskadiko albistegietako zuzendari izan zen; Radio Euskadin, ‘El Altavoz’ eta ‘Boulevard’ irratsaioetan; eta Onda Vasca irratian); telebistan (EiTBn, ‘Rutas de Solidaridad’ saioan, eta, gaur egun, ‘En Jake’ saioaren zuzendari); TV3 telebistako ‘Faqs’ saioan…