Hitzaldia • 2023ko azaroaren 9a
Mendekotasuna duten pertsonak etxean mobilizatzeko oinarrizko edukiak
• Markos Gonzálezek gaiaren inguruko hitzaldia emango du azaroaren 9an, ostegunarekin, Sabino Arana Fundazioan, arratsaldeko 7etatik aurrera.
- 2023ko azaroaren 9a, osteguna
- 19:00h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Sabino Arana Fundazioa
Helduak elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak (SAF) gure adinekoak gaur egun kezkatzen dituzten gaiak (osasuna, zahartze aktiboa, adinekoen eta/edo mendekoen zaintza eta abar) jorratzeko lankidetzan antolatzen dituzten hitzaldien esparruan, datorren azaroaren 9an, ostegunarekin, 19:00etan, «Mendekotasuna duten pertsonak etxean mobilizatzea» gaia jorratuko da SAFen egoitzan.
Markos González gerokultoreak oinarrizko arau biomekanikoei buruzko eduki batzuk azalduko ditu, mendekotasun-egoeran dagoen pertsona mobilizatzen eta lekualdatzen laguntzeko.
Era berean, mobilizazio eta lekualdatze horiek segurtasunez egiteko tekniketako batzuk azalduko ditu, bai mendekotasuna duen pertsonarentzat, bai zaintzailearentzat. Markos Gonzálezen arabera, oinarrizko eduki horiek oso lagungarriak dira eguneroko zaintzari lotutako zereginak egiteko, hala nola higienea, txizoihalak aldatzea, mendeko pertsonari komunera laguntzea...
Saio honen helburu nagusia da parte-hartzaileek segurtasun handiagoa izan dezaten teknika horiek aplikatzerakoan eta mendekotasuna duten pertsonei zein euren buruari min egiteko aukerak murriztea.
Markos González
Markos Gonzálezek gerokultore dihardu 1995. urtetik. Getxoko Jesusen Bihotza udal-egoitzan hasi zen lanean eta, 1998, urtetik hona, Portugaleteko Aspaldiko egoitzan dabil.
Era berean, urgazpen sozio-sanitarioko lanbide-ziurtagiria ateratzeko hainbat prestakuntza-ikastaro eman ditu gizarte-erakundeetan, hala nola Aspaldiko egoitzan, Hezitzaileen Elizbarrutiko Eskolan (EDE) eta Caritasen. Mendeko pertsonak zaintzen dituzten boluntario eta senideentzako ikastaroak ere ematen ditu hainbat erakunderentzat, hala nola Zaintzea, Caritas eta Suspergintzarentzat.