Hitzaldia • 2022ko irailaren 1a
Mikel Irujo eta Arantxa Tapiak gure industriaren udazken-neguetako erronkak aztertuko dituzte Altsasun
- Nafarroako Foru Komunitateko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur egun aurre egin beharreko arriskuei helduko diete ekonomiaren eta energiaren arloan, oraindik ere erabat gainditu ez dugun COVID-19ak sorrarazitako pandemiaz gain, Ukrainaren inbasioa eta gure ekonomian izan dituen ondorioak pairatzen ari garen ezohiko une honetan.
- Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolaturiko topaldi hau irailaren 1ean izango da, 18:30etatik aurrera, Altsasuko udalerriko Iortia kultura- etxean.
- Javier Ollo Altsasuko alkateak jardungo du moderatzaile.
- 2022ko irailaren 1a, osteguna
- 18:30h -(e)tik 20:30h -(e)tara
- Iortia Kultur Gunea
Mikel Irujok, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak, eta Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Ukrainaren inbasioak eta ondoko gerrak eta Errusiak Europari gas-hornidura eteteak datozen hilabeteetan eragingo dituen arriskuak aztertuko dituzte datorren irailaren 1ean, 18:30etatik aurrera, Altsasuko Iortia kultura-etxean.
Laster etorriko zaiguna gure ekonomiaren aurkako egin-egineko ekaitza izan daitekeelako eta zer gerta ere geldirik egotea irtenbidea ez delako, Ekonomiaren Garapenaren arloko bi arduradunak gonbidatu ditugu krisia eta ziurgabetasuna arintzeko zer neurri abiarazi nahi dituzten azal diezaguten.
Une aproposa izango da Nafarroako enpresa munduak, eta bereziki Sakanakoak, datorkigun egoera larriari buruz egin diren azterketak eta epe motz eta ertainerako prestaturiko estrategiak zuzen-zuzenan jaso eta ezagutzeko.
Altsasuko alkate Javier Ollok moderatzaile jardungo du Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatu duten topaldi horretan.