Hitzaldia 2022ko ekainaren 1a

Zer esan nahi du baimena emateak? EZ ezetz da! Baina baietz bakarra bai esatea al da?

  • 2022ko ekainaren 1a, asteazkena
  • 19:00h -(e)tik 21:00h -(e)tara
  • Hotel Tres Reyes (Iruña)

Jakintzat ematen da sexu-harreman batean emakumeek eman behar dutela baimena… Alabaina, uste edo aieru horrek noraino berresten ditu sexuari loturiko rolak? Hau da, emakumeek ezin dute sexu-ekimenik izan? Badago sexualitatea eta pertsonen arteko sexu-harremana eraikitzeko beste modurik, bakoitzari esleitutako ustezko eginkizunen desberdintasunetik at? galdetzen dio bere buruari Norma Vazquez psikologo feminista eta indarkeria matxistaren inguruko ikerketan eta haren aurkako jardueran espezializatuta dagoen Sortzen aholkularitzako zuzendariak.

«Zer esan nahi du baimena emateak? EZ beti da EZ. Baina baietz bakarra bai esatea al da?» izenburu orokorraren ildoan, indarkeria matxistari buruzko adituak hitzaldia emango du, Irujo Etxea Elkarteak eta Sabino Arana Fundazioak antolatuta, ekainaren 1ean, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera, Iruñeko Tres Reyes hotelean.

Norma Vazquezek adierazi duenez, gizonen eta emakumeen sexualitatearen eraikuntzaren artean dagoen desberdintasun edo desparekotasunaren esparruan, behar-beharrezkoa da sexu-indarkeria prebenitzea «emakumeengan ikara sexualik sustatu gabe eta prebentzio horrek emakumeon askatasuna, mugikortasuna, nahiak eta fantasiak mugatu barik. Egin daiteke, ordea, prebentzio hori?

Norma Vázquez adituaren arabera, «horri buruzko galderek hainbat erantzun dituzte, eta horren inguruko eztabaida sakona behar da, batez ere, jaiak (hau da, gizalegezko jokabide batzuk urratzeko gertakariak), gure herri eta hirietara berriro datozen garaian».

Norma Vázquez

Norma Vázquez mexikarra da jatorriz eta Bilbon bizi izan da azken 24 urteotan. Norma duela 40 urte hasi zen feminismoan eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekinbidean jaioterrian. Hainbat taldetako kide izan da, hala nola CIDHAL (Latinoamerikako lehen zentro feminista), Mujeres en Acción Sindical eta Mexikoko Barruti Federaleko Koordinadora Feministakoa.

1992 eta 1998 urteen artean, ‘Las Dignas’ elkarte feministako kide izan zen El Salvadorren. Bilbon, Sortzen aholkularitza-etxea sortu zuen, hau da, indarkeria matxista ikertzen eta  horren aurka jarduten eta emakumeen ahalduntzea bultzatzen espezializatutako aholkularitza-etxea.

Vazquezen  ikerketa-lerro nagusia emakumeen aurkako indarkeria da, eta horren inguruan ikertu, prestakuntza eman eta hainbat erakunderi aholkularitza eman die.