Hitzaldia 2019ko azaroaren 22a

“Sabino Arana eta euskara: nahas-mahasa desmitifikatzen”, Gotzon Lobera itzultzaile eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidearen eskutik

Azaroaren 28an, ostegunarekin, arratsaldeko 7etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

“Sabino Arana eta euskara: nahas-mahasa desmitifikatzen”, Gotzon Lobera itzultzaile eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidearen eskutik

“Sabino Arana eta euskara: nahas-mahasa desmitikikatzen” izenburuaren ildotik, Gotzon Loberak, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kideak eta itzultzaileak, hitzaldia emango du azaroaren 28an, arratsaldeko 7etan, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

 

Zer idatzi zuen Sabino Aranak euskarari buruz? Zer idatzi dute beste ikertzaile batzuek Sabino Aranak esan omen zuenaren inguruan? Horiek eta beste gai batzuk jorratuko ditu hizlariak hitzaldian.