Hitzaldia • 2017ko azaroaren 27a
Santoñako beste hitzarmena. Iñaki Anasagasti eta Koldo San Sebastián
Datorren ostegunean, hilaren 30ean, arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.
Uztailaren 18tik Santoñara (1936-1937) izeneko hitzaldi-zikloaren bigarren saioa eta azkena. Sabino Arana Fundazioak eta Helduak elkarteak antolatu dituzte hitzaldiok EAJri eta Gerra Zibilari buruz. Datorren ostegunean, hilaren 30ean, arratsaldeko 7:30etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Iñaki Anasagasti legebiltzarkide ohiak eta Koldo San Sebastián historialari eta kazetariak azalduko dizkigute zergatik sinatu zuten jeltzaleek gudarien errendizioa Italiako armadaren aurrean, Santoñan, 1937ko abuztuaren amaieran.
Santoñako beste hitzarmena izeneko liburuaren egileek orain arte ezezagunak ziren agirietan oinarriturik landu dute auzia eta orduko gertakizunen inguruko beste ikuspegi bat azalduko digute, orain arte argitaratutako historiografiaren bidetik argitaratu denaz bestekoa.