Prentsa oharra 2013ko abenduaren 20a

2013 Sabino Arana Sariak

Sabino Arana Fundazioak bere sarien XXV. aldia ospatuko duelarik, sariak emateko kultur ekitaldia urtarrilaren 26an, igandearekin, 12:00etan, egingo da Arriaga antzokian

2013 Sabino Arana Sariak

Juan Maria Uriarte gotzaina, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazioa, Cafés Baqué, Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioa, hau da, Gasteizko elizarik enblematikoena eta balio historiko handiena duenaren zaharberritze Integralerako Plan Zuzendariaren proposamenak kudeatzeko eta garatzeko sortutako erakundea, Juan Eduardo Errázuriz Ossa enpresari euskal txiletarra eta Sigdo Koppers taldeko presidentea, eta Zumaiako Emakume Arraunlariak (Telmo Deun Arraun Elkartea) izango dira 2013ko Sabino Arana sariarekin goretsiak. Emate-ekitaldia datorren urtarrilaren 26an ospatuko da, 12:00etan, Arriaga antzokian, Bilbon

 

 

Sabino Arana Fundazioaren sariak aurten XXV. aldira heldu dira, eta urtero ematen dira, euskal abertzaletasuna sortu zuenaren jaiotzaren urteurrena dela zio. Sari horien bidez, Fundazioak bere esker ona eta goresmena agertzen dizkie, gizartearen aldeko eskaintza-gaitasunagatik eta hura zerbitzatzeko joranagatik nabarmendu diren pertsona, erakunde nahiz gizaldeei.

 

Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Mª Atutxak eta Irune Zuluaga aipatu erakundeko zuzendariak jakinarazi dituzte 2013ko sarituak.  

 

 

Adierazi duten bezala, Sabino Arana Fundazioak saritzen du Monsinore Uriarte, “bakerako eta adiskidetzeko egin duen ekarpen garrantzitsuagatik eta giza eskubideen, pertsona guztientzako eskubide guztien, alde egin duen defentsa errimeagatik”. Bere gotzain-zereginetan, eta Ebanjelioarekiko konpromisoari atxikita beti, —adierazi dute— “Juan Maria Uriarteren hitzak argia eta itxaropena proiektatzen dituzten hitzak dira, berba ñabartuak eta sakonak, berba beroak eta gizatasunez beteak, berba eraikitzaileak eta ausartak; bakerako berbak. Juan Mª Uriartek  elkarrizketa aldeztu eta praktikatu du, zubiak eraiki, eta bere irakaspenak guztientzako ondasun goragoko baten zerbitzuan ipini ditu hots: zatiketa eta liskarra gainditzea eta euskal gizarte adiskidetua eta baketsua eraikitzea; bake bat, denon artekoa eta denontzakoa”.  

 

Orobat, XXV. aldi honetan, Sabino Arana Fundazioak saria emango dio ere Euskadiko Elikagai Bankuen Federazioari “beren eskaintza, lan eta eman altruistagatik, zein garatzen baitute ehunka boluntario, enpresa, instituzio eta beste erakunde laguntzaile batzuekin batera; guztiak helburu berarekin: gizakiaren oinarrizko beharrizan bat, hau da, elikatzea, konpontzea, bai eta elikagaiak parrastatzearen aurka borrokatzea””.  “Elkartasun-ariketa erabatekoa, muga ororen gainetik doana, direla politikoak, erlijiosoak zein kulturalak eta beste”, azpimarratu dute.

 

Beste sari bat izango da Cafés Baquérentzat. “Sari honen bitartez  euskaldunek enpresa arloan duten ondo egitea saritu nahi da. Cafés Baqué da horren eredu garbi bat. Familia-enpresa bat, mende bateko ibilbidearen ondoren, bere lurralde-esparruan liderra da kafearen munduan, eta denbora horretan guztian  jakin izan du bizirik eusten  erakundearen gizarte-alderdiari zein instituzionalari; bere sortzailearen izaera ekintzaileari, baita familiaren markaren aldeko apustuari ere” esan dute. Gainera, Sabino Arana Fundazioak goretsi nahi izan ditu “haren konpromiso irmoa  gizarte-ingurunearekin eta gure gizarte-, kultura- eta kirol-jarduera asko eta asko laguntzeko eta babesteko egin duen apustu erabakigarria”.

 

Datorren urtarrilaren 26an emango diren sarietako beste bat Gasteizko Santa María Katedrala Fundazioarentzat izango da. “Gasteizko Santa María katedrala, Gasteiztarrentzat Katedral zaharra”, zaharberritzeko prozesua esperientzia paregabea da eta bidea ireki du; izan ere, Euskadi eraman du, ondarea kudeatu eta lehengoratzeaz denaz bezainbatean, mundu mailan erreferentziazkoa izatera. Gasteiztarrentzat  Santa Maria katedrala  orain da ikur eta hiriburuaren  enbaxadorerik onena”, nabarmendu dute Atutxak eta Zuluagak.

 

“Errealitate bat da, emaitza erabatekoekin egiaztatzen den irudimen errealista eta pragmatiko baten fruitu. “Obretan eta irekita” programa arrazoizko eta emoziozko bizipen bat da, ezinbestekoa. Gure herriak irekita duen beste ate bat: barrurantz, geure burua hobeto ezagutzen laguntzen digulako, eta kanporantz, ezagunak izatera animatzen gaituelako”,  esan dute.

 

Sabino Arana Fundazioak baita nahi du ere, Juan Eduardo Errázuriz Ossa, enpresari euskal txiletarra eta Sigdo Koppers-eko presidentea goretsi; aipatu taldea Txileko bost enpresa-talderik handienetako bat dela, “bost kontinenteetan enpresa-ekimenak  kudeatzeko eta sustatzeko duen gaitasun frogatuagatik, parte hartzen duen herrialdeetako ekonomiak hobetzen laguntzen duelarik, enpresari globala da, eta aitzindaria ere bai Asiar munduarekiko harremanetan”. Bai halaber, nahi dio eskertu “Euskadiren alde egin duen apustu ausartagatik; hain zuzen ere, lurralde erakargarri gisa, inbertsioen  ikuspuntutik,  eta leku estrategiko gisa, europar merkatuan sartzeko. Azkenik, Euskadiren eta Txileren arteko enpresa eta kultura-lokarriak sendotzeko eta areagotzeko egin dituen ahaleginak eskertu ”.

 

Eta saria, era berean,Telmo Deun Arraun Elkartea. Zumaiako Emakume Arraunlariak   gizaldeari “oztopoak gainditzearen eredu izateagatik,  frogatu dutelarik, lana eginez gero, gorenera iritsi ahal dela. Halako 1990 hartatik, arraunean entrenatzen lehenengo aldiz hasi ziren garai hartatik, nabariak dira ezbairik gabe, arraunlari zumaiarrek bereganatu dituzten segurtasuna eta sendotasuna. Giza talde hark eta haien ereduari ekin eta ekin jarraitu zaizkion guztiek, emakume eta gizon, gailurra jo dute 2013an, ondorioa izan dela:  Euskotren Liga bigarrenez lortzea eta Kontxako Bandera ere eskuratzea emakumeen kategorian. Lehenengo euskal elkartea bere kategorian  bandera hori erdietsi duena”.