Prentsa oharra 2019ko ekainaren 7a

“Afrika: garabidean dagoen kontinente baten erronkak. Gazteak, emakumeak, hirigintza eta migrazioak”, Sabino Arana Fundazioak sustatutako garapenerako lankidetzari buruzko jardunaldi berria

Ekainaren 12an, asteazkenarekin, goizeko 9:15etik 13:30era, Fundazioaren egoitzan

“Afrika: garabidean dagoen kontinente baten erronkak. Gazteak, emakumeak, hirigintza eta migrazioak”, Sabino Arana Fundazioak sustatutako garapenerako lankidetzari buruzko jardunaldi berria

Sabino Arana Fundazioak 2013. urtero sustatu ohi dituen Garapenerako Lankidetzari buruzko jardunaldien alorrean, ekainaren 12an, asteazkenarekin, ondoko izenburua duen mintegia izango da: “Afrika: garabidean den kontinente baten erronkak. Gazteak, emakumeak, urbanizazioa eta migrazioak”.

 

Mintegi horretan, besteak beste, Mbuyi Kabunda arituko da hizlari, Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Institutuko eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko Harremanen eta Afrikako Ikasketen irakaslea. Kabundak ehun lan inguru argitaratu ditu Afrikako herrialdeen arteko harremanei buruz (eskualde-integrazioari buruz), garapenari eta generoari lotutako arazoei buruz, giza eskubideei buruz, Afrikako gatazka eta etniei buruz, barruko eta kanpoko migrazioei buruz, eta Hego-Hego lankidetzari buruz (gai horien guztien inguruan parte hartu du nazioarteko hainbat biltzar eta jardunalditan).

 

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, Jonan Fernándezek, eta Sabino Arana Fundazioko lehendakariak, Juan Mª Atutxak, jardunaldiari hasiera emango diote

 

Mbuyi Kabundaren hitzaldi nagusiaren ondotik, komunikazio bana plazaratuko dute CEAR-Euskadiko zuzendari Patricia Bárcenak eta Xabier Aierdi soziologoak.

 

Eta ondoko eztabaida-saioan, nazioarteko garapenerako lankidetzan eskarmentua duten berrogei bat profesional, lankidetza-agentzia eta -antolakundeetako arduradun, katedradun eta abarrek parte hartuko dute.

 

Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Euskal Lankidetza Agentziako zuzendariak, Paul Ortegak, moderatzaile jardungo du eztabaida-saioan.