Prentsa oharra 2018ko urriaren 22a

Afrikarekiko lankidetzari bultzada. Begiradak eta erronkak Euskadirentzat Sabino Arana Fundazioak bultzatutako garapenerako lankidetzari buruzko jardunaldia

• Urriaren 24an, goizeko 9:15etatik 13:30etara SAFen egoitzan. • Jean Lokenga, UNICEF erakundeko Haurrak Babesteko zuzendaria Somalian; Mamadou Dia, Senegalgo ekintzailea, borondatezko lankidea eta idazlea; eta Borja Monreal, garapenerako lankidetzan aditutako idazlea, izango dira hizlariak.

Sabino Arana Fundazioak 2013. urtetik aurrera antolatu dituen Garapenerako Lankidetzari buruko jardunaldien esparruan, hilaren 24an, asteazkenarekin, goizeko 9:15etik aurrera, “Afrikarekiko lankidetzari bultzada. Begiradak eta erronkak Euskadirentzat” izeneko mintegia egingo da.

Mintegi horretan, honako hizlari hauek izango dira: Jean Lokenga, UNICEF erakundeko Haurrak Babesteko zuzendaria Somalian; Borja Monreal, garapenerako lankidetzan aditutako idazlea; eta Mamadou Dia, ekintzailea, borondatezko lankidea eta idazlea. María del Mar Magallón andreak, Alboan antolakundeko zuzendariak, moderatzaile jardungo du.

Era berean, nazioarteko garapenerako lankidetzan eskarmentua duten profesionalek, lankidetza-agentziek eta -antolakundeetako arduradunek, katedradunek eta abarrek parte hartuko dute jardunaldian. Besteak beste, ondokoek baieztatu dute mintegian parte hartuko dutela: Paul Ortega, Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria; Nati Campillo, UNICEF erakundearen EAEko batzordeko Lankidetza Proiektuen teknikaria; Susana Cuesta, Cáritas erakundeko kidea; Olatz Ecenarro, Ayuda en Acción antolakundekoa; Álvaro Martín, Derandein Fundazioko Proiektuen arduraduna; Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako Idazkaritza Nagusiko Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria; María Guijarro, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun, Lankidetza eta Aniztasun zuzendaria; Iñigo Arbiol, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Nazioarteko Harreman eta Humanitateen Saileko Nazioarteko Harreman eta Zuzenbideko PCEOren (Irakaskuntza Ofizialen Baterako Programazioa) koordinatzailea; Ángela Iranzo, Deustuko Unibertsitateko irakaslea; Joxean Fernández, Ekin Consulting enpresako zuzendaria; Mireia Zarate, EAJ-PNV alderdiaren EBBko idazkaria; Mikel Burzako, EAJ-PNV alderdiaren EBBko Kanpo Harremanetarako arduraduna; Iñaki Anasagasti senatari ohia; Alfonso Mártinez Cearra, Bilbao Metropoli-30 erakundeko zuzendari nagusia.