Prentsa oharra 2022ko urriaren 20a

Eragile sozial,ekonomiko,instituzional eta akademikoek “Entzunez Eraiki” ekimenean parte hartu dute “Lanaren etorkizuna” aztertzeko

Euskadiko etorkizuneko lan merkatuaren gakoak, talentua bertan atxikitzeko eta erakartzeko gaitasuna eta Euskadin enpleguaren egoera hobetzeko beharko diren eraldaketak bultzatzen jarraitzeko beharra izan dira  EAJ-PNVk  abian jarri duen “Entzunez Eraiki” entzuketa aktiboko prozesuaren jardunaldi berri honetan jorratu diren gai nagusiak, gaur Sabino Arana Fundazioaren egoitzan egin den saioan.

Eragile sozial,ekonomiko,instituzional eta akademikoek “Entzunez Eraiki” ekimenean parte hartu dute “Lanaren etorkizuna” aztertzeko

 

Euskadiko etorkizuneko lan merkatuaren gakoak, talentua bertan atxikitzeko eta erakartzeko gaitasuna eta Euskadin enpleguaren egoera hobetzeko beharko diren eraldaketak bultzatzen jarraitzeko beharra izan dira  EAJ-PNVk  abian jarri duen “Entzunez Eraiki” entzuketa aktiboko prozesuaren jardunaldi berri honetan jorratu diren gai nagusiak, gaur Sabino Arana Fundazioaren egoitzan egin den saioan.

“Lanaren etorkizuna” titulupean egin den bilkuran parte hartu dute gaur hogeita hamar eragile sozial, ekonomiko,instituzional eta akademikok.

Jardunaldiaren irekieran, EAJ-PNVren EBBren presidente Andoni Ortuzarrek aditzera eman duenez “iragan astean Gasteizen Euskadiko ongizatearen etorkizunaz hitz egin bagenuen, ongizate horren etorkizuna bermatuko badugu, lanaren etorkizuna bermatu beharra dago. Lan ona, lan duina, pertsona bakoitzari eta gizarte osoari ongizatezko etorkizuna eraikitzea ahalbidetuko diona”, esan du Ortuzarrek gaurko saioari hasiera emateko.

 Ortuzarrek gogora ekarri duenez “aldaketa-garaiak bizi ditugu, globalizazioak, teknologia berriek eta pertsonen beharrek baldintzatuta. Antolakuntzan eman diren aldaketa horien aurrean, esparru teknologikoan, jendearen profiletan, pertsonen behar eta nahietan eman diren aldaketa horien aurrean, alderdi gisa oso adi egongo gara, belarriak zabal-zabalik izango ditugu entzuteko, Herri gisa eta gizarte gisa izango dugun elementu zentralak izango direlako”.

EBBren buruak nabarmendu duenez “asko hitz egiten da gure enpresen lehiakortasunaz, Herri gisa behar dugun lehiakortasunaz, baina lehiakortasun horrek bigarren alderdi bat dauka, kalitatearena eta lanpostuen duintasunarena. Alde bat eta bestea ondo lotzea ezinbestekoa izango da gure Herria etorkizunera begira egon dadin, eta ondo kokatuta izateaz gain aurrera egin dezan, garapen maila guztietan”.

Ortuzarrek gogoratu du Euskadi  lehen mailako toki batean dagoela Gini adierazlearen arabera, hau da, herrialde batean herritarren diru-sarreren artean ematen den desberdintasuna neurtzen duena. “Horrek kokatzen gaitu Europako gizarte orekatuenen artean, eta lan munduak emaitza horri ematen dio balio erabakigarri handia”, amaitu du.

EAJ-PNVren Berrikuntza Politikoko arduradun eta “Entzunez Eraiki” prozesuaren koordinatzaile Xabier Barandiaranek  bere aldetik nabarmendu du prozesu honetan, entzuketa ariketaren elementu zentraletako bat, barne mailan zein gizarte antolatuarekin egin den prozesuan, lanaren kontzeptua izan dela.

“EAJ-PNV oso lotuta dago historikoki lan kontzeptuarekin eta hori da, zalantzarik gabe, entzuketa prozesuetan ateratzen den lehen ardura nagusienetako bat : lanik izango ote dut, nire lanpostuaren kalitatea, zer nolako profilak beharko ditugun , lan merkatua nolakoa izango ote den, eta abar”, baieztatu du.

“Lana da, ekonomiari eta ekonomiaren garapenari lotuta, Herri baten bizitzaren erdian dagoen elementua. Horregatik, gizarte antolatuarekin egon garenean, bereziki eragile ekonomikoekin, esan egin digute egoerei aurrea hartu behar diegula, profil profesionalak prestatu behar ditugula, behar diren talentuen tipologiari begiratu behar diogula etorkizuneko enpleguari heltzeko eta gure Herriak lehiakor izaten jarrai dezan. Eta iraunkortasuna eta gizarte kohesioa eman daitezen, derrigorrez, lana da funtsezko elementua”, nabarmendu du.

Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak bere aldetik azpimarratu du Euskadiko lanaren etorkizunerako gakoa izango dela “demografiaren erronkari eta digitalizazioari aurre egiteko behar diren tresnak eskuratzeko” erakutsiko dugun gaitasuna.

Lehen ponentzian, Sara de la Ricak, EHUko Ekonomia katedradun eta ISEAK-en zuzendari nagusiak azalerazi du “trantsizio demografikoak eta teknologikoak Euskadiri eskaintzen dizkioten aukeren” inguruan duen ikuskera  eta ohartarazi du “desdoikuntzak” eman daitezkeela “trantsizio biek eraginda”. Ponentzia amaitzeko, jarduera lerro batzuk aurreratu ditu desdoikuntza horiek arintzera begira.

 Jorge Arévalok, Lanbide Heziketako sailburuordeak  eta Iván Jiménez,  Bizkaia Talent-en zuzendari nagusiak, beren aldetik, Euskadin talentuaren inguruan ematen ari den erronka aztertu dute.

Eta Loli Garcíak, Euskadiko CCOO sindikatuaren idazkariak,  eta  Eduardo Arechagak, Confebask-en zuzendari nagusiak, Euskadiko eragile sozialek Euskadiko enpleguaz duten ikuskera aztertu dute.

Imanol Pradalesek, “Entzunez Eraiki” prozesuaren barruan ekonomia eta gaietarako koordinatzaileak, jardunaldiaren ondorioak laburbildu ditu.