Prentsa oharra 2017ko martxoaren 22a

Artxandape ikastolako ikasleek ganbera estenopeikoaren saiakuntza egin dute

Artxandape ikastolako ikasleek ganbera estenopeikoaren saiakuntza egin dute

Euskaltelen lankidetzaz antolatutako tailerren esparruan, Artxandape ikastolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako bi ikasle-taldek (10-11 urtekoak) parte hartu dute ganbera estenopeikoaren saiakuntzan, hau da, argazkiak lortzeko teknika bakunena lantzen. Tailerraren lehen saioan, batetik, neska-mutilek argazki-kamera egin dute kartoizko kutxa bat, aluminiozko papera eta beste gai batzuk erabiliz eta, bestetik, aipatutako teknikaren printzipioak ikasi dituzte.

Bigarren saioan, datorren astean, Artxandape ikastolako ikasleek esperimentua burutuko dute, argazkiak egin eta, azkenik, argazkiak errebelatuko dituzte berariazko areto batean.

Argazkigintza estenopeikoan ez da lenterik, ez objektiborik, erabiltzen. Argazki-kamera estenopeikoak eskuz egiten dira eta kartoizko kutxak, latak, poteak edo argiaren igaroa eragozten duen beste zeinahi tresna erabiliz egiten dira. Funtsean, ganbera estenopeikoa zulo txikia (estenopoa deiturikoa) daukan kamera iluna da, eta zulo horretatik sartzen diren argi-izpiek irudia sorraraziko dute argazki-paper edo pelikulan.