Prentsa oharra • 2021ko ekainaren 9a
Artxiboen Nazioarteko Eguna
Gaur, ekainaren 9a, Artxiboen Nazioarteko Eguna, Sabino Arana Fundaziotik eta gure Abertzaletasunaren Artxibotik ospatzen dugu.

Gaur, ekainaren 9a, Artxiboen Nazioarteko Eguna, Sabino Arana Fundaziotik eta gure Abertzaletasunaren Artxibotik ospatzen dugu, euskal abertzaletasunaren kultura-ondarea bildu, kontserbatu, antolatu eta zabaltzea helburu duena.
Gure Artxiboa honetan espezializatuta dago:
- Euskal abertzaletasuna, batez ere Euzko Alderdi Jeltzalearen sorrerari, historiari eta garapenari dagokienez; historian zehar eta munduko edozein lekutan, buruzagi, militante, jarraitzaile eta antzeko erakundeen dokumentazioa. Arlo guztiak: kultura, politika, ekonomia, gizartea, etab..
Eta baita Euskadirekin (penintsulakoa eta kontinentala) eta euskalduntasunarekin edo, oro har, euskal nortasunarekin zerikusia duen guztian ere, XIX. mendetik aurrera, edozein geografia-eremutan eta emigrazioari, erbesteari, gerra zibilei, mundu-gerrei, klandestinitateari, erresistentziari, frankismoaren kontrakoari eta abarri dagokienez, dokumentuak, funtsean, partikularren dohaintzei esker lortuz.
Bolumena: 4.500 instalazio-unitate inguru, bi milioi dokumentutik gora. Funtsak: Euzko Alderdi Jeltzalearen artxiboa, bere nazio, lurralde, udal, lurraldez kanpoko, batzar, auzitegi eta abarren dokumentazioarekin. Partikularren artxiboak/funts pertsonalak; erakundeen artxiboak, etab.
Liburutegi bat eta "Uzturre" Hemeroteka ere baditugu, honako hauetan espezializatuak: politika (euskal abertzaletasuna eta beste ideologia batzuk), Historia Garaikidea, Antropologia, Zuzenbidea eta Gizarte Zientziak 36.500 izenburu desberdinekin, eta 7.394 egunkari eta aldizkari, 193.000 ale baino gehiagorekin.