Prentsa oharra 2020ko urriaren 19a

ATZERATUTA: Lorent Saleh giza eskubideen aldeko aktibista venezuelarrak, 2017ko Sajarov saridunak, torturari buruzko “Torture 26” film laburra aurkeztuko du Sabino Arana Fundazioan

• Nazio Batuen sorreraren 75. urteurrena ospatzen denean, giza eskubideen eta XXI. mendeko torturaren gaia jorratuko da dokumentalean. • Ekitaldia urriaren 27an izango da, 19: 30ean. Ekitaldian parte hartzeko, ezinbestekoa da etorrera baiestea (edukiera mugatua). Dena dela, streaming bidez ere emango da ekitaldia (www.sabinoarana.eus).

ATZERATUTA: Lorent Saleh giza eskubideen aldeko aktibista venezuelarrak, 2017ko Sajarov saridunak, torturari buruzko “Torture 26” film laburra aurkeztuko du Sabino Arana Fundazioan

ATZERATUTA

 

Lorent Saleh giza eskubideen aldeko aktibista venezuelarraren “Torture 26” dokumentalaren aurkezpena hizpidetzat erabiliko dugu XXI. mendeko torturaren gaia jorratzeko, Sabino Arana Fundazioan, urriaren 27an, asteartearekin, 19:30ean egingo den ekitaldian.

 

Nazio Batuen Erakundearen sorreraren 75. urteurrenaren baitan, giza eskubideen arloan eta, bereziki, torturaren aurkako borrokan gaur egun dauden erronkak eztabaidatu eta jorratu nahi dira, eta giza duintasunarekiko errespetua bermatu.

 

Lorent Saleh Venezuelako ekintzaile eta oposiziogilea, Europako Parlamentuko Sajarov Komunitatearekin batera, giza eskubideen urraketa sistematikoen inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko egiten ari den lanaren zati da honako jarduera hau. Lan horren helburua da munduko gizateriaren aurkako krimenen erantzuleak zigortzeko nazioarteko legeria erkidea aurrera ateratzea.

 

2017an Sajarov saria jaso zuen Salehek. Sari hori Andrei Sajarov zientzialari eta disidente sobietarraren omenez sortu zuten; Europako Parlamentuak 1988an ezarri zuen saria bizitza giza eskubideen eta askatasunaren defentsan eman duten edo ekintzak egin dituzten pertsonak edo erakundeak omentzeko.

 

Lorent Enrique Gómez Saleh (San Cristóbal, Táchira, Venezuela, 1988ko uztailaren 22a) venezuelar idazlea da. ‘Operación Libertad’ GKEko kide eta sortzailea da, eta 2011tik giza eskubideen aldeko hainbat jardueratan parte hartzen du. Hori dela eta, Venezuelako agintariek hainbat aldiz atxilotu dute. 2014 eta 2018 artean, Caracasko erdigunean dagoen “La Tumba” izeneko eraikin batean, tortura egiten deneko leku batean, eta, geroago, “El Helicoide” deritzon espetxe-erabilerako eraikinean egon zen. 2018ko urriaren 12an, Venezuelako agintariek askatu eta Madrilera erbesteratu zen.


Ekitaldia osasun-arauak eta edukiera betez antolatzeko, ezinbestekoa da aurrez aurreko parte-hartzea baieztatuta izatea. Dena dela, hitzaldia streaming bidez ere jarraitu ahal izango da webgune honetatik: www.sabinoarana.eus.