Prentsa oharra 2021ko apirilaren 27a

“Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” hitzaldi-zikloaren lehenengo saioa eskainiko du Patxi Agirre historialariak

Ostegun honetan, apirilaren 29an, 19:00etan, Sabino Arana Fundazioan. • Hitzaldian aurrez aurre parte hartzeko, nahitaezkoa da bertaratzea baieztatzea (94.405.64.50 – idazkaritza@sabinoarana.eus). Streaming bidez ere lotzea dago, Fundazioaren webgunetik bertatik: www.sabinoarana.eus.

“Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” hitzaldi-zikloaren lehenengo saioa eskainiko du Patxi Agirre historialariak

Patxi Agirre Arrizabalaga historialariak, ostegun honetan, hilaren 29an, arratsaldeko 7etan, irekiko du Sabino Arana Fundazioak antolatutako Atzoko eta gaurko faxismoen aurka deritzon hitzaldi-zikloa, ideologia totalitarioek historian zehar erabili dituzten eta, gaur egun ere, gure gizarteetan ezkutuan sartzeko erabiltzen dituzten hainbat método eta jardunbide jorratzeko xedez.


“Kristau demokrazia eta Manuel Irujo (1919-1940)” izenburuaren ildotik, Patxi Agirrek Manuel Irujori buruz hitz egingo digu, hau da, II. Errepublikatik aurrera, euskal abertzaletasunak izan duen modernizazioaren eragile handienetako bati buruz. Irujo garai hartako liberalismo indibidualistaren eta sozialismo kolektibistaren aurreko “hirugarren bide” politikoa eraikitzeko prozesuaren bultzatzaile nagusietakoa izan zen, betiere arau demokratikoen barruan eta Elizaren gizarte-oinarrietan funtsatuta, hau da, kristau demokrazian. EAJ-PNV alderdiak, Gerra Zibilean Frantziako intelektual katolikoek indar demokristautzat jo zutenak, zeregin garrantzitsua izan zuen Bigarren Mundu Gerran demokrazia kristauaren barruan nazien faxismoaren aurka. Gerra horren erdian, Manuel Irujo, Londresko erbestealditik, totalitarismoen aurkako oposizioaren adierazle esanguratsua izan zen.


Hurrengo asteetan, ondoko hizlariek parte hartuko dute hitzaldi-zikloan: Aitor Esteban Kongresuko diputatua (maiatzak 6), Iñaki Anasagasti Radio Euzkadiko kolaboratzaile izandakoa (maiatzak 13) eta Iker Merodio kazetari eta lineako marketineko aholkularia (maiatzak 20).