Prentsa oharra 2021ko apirilaren 22a

“Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” Sabino Arana Fundazioak antolatutako lau hitzaldiko zikloa

• Patxi Agirrek, Aitor Estebanek, Iñaki Anasagastik eta Iker Merodiok XX. mendearen hasieratik doan alditik, hots, euskaldunak Europako egitura demokratikoetan txertatu zirenetik, gaur egun arrunt bilakatu diren ideologia eta jardun totalitarioen hedapenera artekoa aztertuko dute. • Hitzaldiak Sabino Arana Fundazioaren egoitzan izango dira eta streaming bidez (www.sabinoarana.eus) jarraitu ahal izango dira apirilaren 29an eta maiatzaren 6an, 13an eta 20an, hurrenez hurren, 19:00etatik aurrera. Fundaziora bertaratzeko, ezinbestekoa da parte-hartzea baieztatzea, telefonoz (94.405.64.50) edo posta elektronikoz (idazkaritza@sabinoarana.eus).

“Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” Sabino Arana Fundazioak antolatutako lau hitzaldiko zikloa

Gaur egun, jokamolde eta ideologia totalitarioak zabaltzen ari dira gizartearen hainbat esparrutan, normaltasun osoz, erabateko arinkeriaz eta kaskartasunez. Ardi-larruz jantzita datozen otsoak ari dira erakundeetan sartzen, garai zailetan, gizartean irekitako zirrikitu demokratikoak baliatuz.


Etorkizun argirik gabeko gizarteetan, komunikabide modernoek jende askorengana iristeko aukera ematen diete totalitarista berriei, gorrotoaren eta bazterketaren ideologia hedatzen dutela, faltsukeriak, erdeinuak eta irainak erabiliz. Alabaina, geure buruari galdetu behar diogu jokamolde hori berria den ala beti hor egon ote den.


Gai horiek guztiak aztertzeko, Sabino Arana Fundazioak hitzaldi-zikloa antolatu du, “Atzoko eta gaurko faxismoen aurka” izenburuaren ildoan. Patxi Agirre historialaria eta Historia Garaikideko Masterra; Aitor Esteban Kongresuko diputatua; Joseba Rezolarekin batera, erbestean Radio Euzkadi irratiko kolaboratzaile aritu zen Iñaki Anasagasti; eta Iker Merodio kazetari eta lineako marketin-aholkularia izango dira saioetako hizlariak. Hitzaldiak Sabino Arana Fundazioan egingo dira, baina guzti-guztiak streaming bidez (www.sabinoarana.eus) jarraitu ahal izango dira, ondoko egunetan: apirilaren 19an eta maiatzaren 6an, 13an eta 20an, hurrenez hurren, arratsaldeko 7etatik aurrera.


Lehen hitzaldian, apirilaren 29an, Patxi Agirre historialariak aletuko ditu EAJ-PNV alderdiak Manuel Irujoren eskutik emandako lehen urratsak, Kristau Demokraziaren baitan, joan den mendearen lehen erdian.


Astebete geroago, Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak “Faxismoaren sarrera eta normalizazioa Parlamentuan” gaia jorratuko du.


Maiatzaren 13an, Iñaki Anasagastik, Joseba Rezolarekin batera erbestean Radio Euzkadi-n kolaboratu zuenak, euskal erbestealdian jardun zuen funtsezko pertsona horren ibilerak gogoraraziko dizkigu. Rezola Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea izan zen 1963 eta 1971 urteen artean, bai eta Kristau Demokraziaren euskal abertzaletasunaren ordezkaria ere, munduan zehar.


Azkenik, maiatzaren 20an, Iker Merodio kazetari eta lineako marketin-arloko adituak ondoko hitzaldia eskainiko du “Fake-news eta politika. Ez ahaldundu edonor”.


Hitzaldi-ziklo honen helburu nagusia egiazko informazioa zaintzea da, gizarte demokratikoen oinarri den aldetik, fake neofaxistek zabaltzen duten desinformazioaren aurrean.


Hitzaldi-ziklo honetako saio guztiak streaming bidez emango dira, Fundazioaren webgunean bertan (www.sabinoarana.eus). Halaber, osasun-segurtasuneko arrazoiak direla eta, parte-hartzaileen kopurua mugatuko da. Hitzaldietara bertaratu nahi izanez gero, izena eman behar da, nahitaez, 94 405 64 50 telefono-zenbakiaren edo idazkaritza@sabinoarana.eus posta elektronikoaren bidez.