Prentsa oharra 2019ko urriaren 14a

“Begiradak ETAren amaieraren aurretik eta ondotik” (VIDEOS DE LAS INTERVENCIONES)

Iñigo Urkullu lehendakariak “Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetze eta desegitean gauzatu duen lanaren azalpena eta balorazioa” izeneko txostena aurkeztu du

“Begiradak ETAren amaieraren aurretik eta ondotik” (VIDEOS DE LAS INTERVENCIONES)

Iñigo Urkullu lehendakariak, Sabino Arana Fundazioak antolatutako “Begiradak ETAren amaieraren aurretik eta ondotik” izeneko mintegian, Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetze eta desegitean gauzatu duen lanaren inguruko txostena aurkeztu du gaur. Txostena GOGORA Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan gordeko da.


Erakunde-, politika-, eta hezkuntza-arloetako eta Elizako nahiz gizarteko ehun bat lagunek parte hartu dute mintegian helburu honi helduta: “begirada anitzak, irekiak, inklusiboak; iraganaren gaineko begiradak eta, batik bat, etorkizunaren gaineko begiradak partekatzea”.


Mintegian, besteak beste, ondoko hizlariek parte hartu dute: Donostiako gotzain emeritua, Juan María Uriarte; Eusko Jaurlaritzako Biktimei Arreta egiteko Bulegoaren zuzendari ohi eta Juan Mari Jauregiren alarguna, Maixabel Lasa; Carmen Torres idazlea, kazetaria eta José Mª Portell-en alarguna; Auzitegi Goreneko magistratu ohi Joaquín Giménez; eta Edurne Portela idazlea.
 

 

 

(VIDEOS DE LAS INTERVENCIONES)