Prentsa oharra 2020ko irailaren 11a

Berriro jarri dute Ebroko gudan eroritako gudari eta milizianoen omenezko plaka lapurtua

• 2018ko urriaren 14an, Euskaditik eta Kataluniatik joandako senide, lagun, ordezkari instituzional eta oroimena lantzen duten elkarteetako kideok besteak beste, Sabino Arana Fundazioa, Zabalkuntza Kultur Elkartea, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa, Burdin Hesia Ugaon, Gerediaga Elkartea, Gogora eta Euskal Prospekzioa aipaturiko kota horretan parte hartu genuen gerra garaian askatasunaren alde borrokatu eta bizia galdu zuten gudari eta milizianoak oroitu eta omentzeko ekitaldi batean.

Berriro jarri dute Ebroko gudan eroritako gudari eta milizianoen omenezko plaka lapurtua

Eva Amposta El Pinell de Brai (Tarragona) herriko alkateak jakitera eman duenez, 2018ko urrian Pàndols mendilerroaren (Tarragona) 705 kotan, Ebroko guduan (1938) hildako gudari eta miliziano guztiei aitortza egiteko jarri zen plaka, kendu eta lapurtu zutena, berriro ere jarri dutela.


2020ko otsailean, Raimond J. Serresek, Pàndols 1938 Berrosaera eta Oroimen Elkarteko presidenteak, plaka desagertu zela jakinarazi zuen. Serresen arabera, “2019ko abenduan, plaka bere lekuan zegoen, eta 2020ko otsailaren 16an, igandearekin, kotaraino igo ginenean, urtero-urtero Biberoiaren Kinta deiturikoak Gerra Zibileko biktima guztien oroimenez eraikitako monumentuaren ondoko antzezpena prestatzera, plaka ez zegoela ohartu ginen”.


Inguruetan bilatu zuten; izan ere, beste batzuetan, han kokatutako plakek ekintza bandalikoren bat pairatu eta lurrean botata aurkitu dituztela. Alabaina, elkarteko buruak esan zigunez, oraingoan “ez dute aurkitu” eta “garaikur gisa eraman dutelako susmoa” dute.


2018ko urriaren 14an, Euskaditik eta Kataluniatik joandako senide, lagun, ordezkari instituzional eta oroimena lantzen duten elkarteetako kideok besteak beste, Sabino Arana Fundazioa, Zabalkuntza Kultur Elkartea, Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa, Burdin Hesia Ugaon, Gerediaga Elkartea, Gogora eta Euskal Prospekzioa aipaturiko kota horretan parte hartu genuen gerra garaian askatasunaren alde borrokatu eta bizia galdu zuten gudari eta milizianoak oroitu eta omentzeko ekitaldi batean.


Euskaraz, katalanez, ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako plakan, honako hau irakur daiteke: “Vicente Egia Sagardui euskal komandantea Camposinesen hil zeneko 80. urteurrenean, Ebroko lurralde hauetan askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatu eta bizia galdu zuten gudari eta miliziano guztien omenez”. Pàndols mendilerroaren 705 kota, 2018ko urriaren 14a.

Pàndols mendilerroaren 705 kota dagoen udalerriko ordezkari nagusiak adierazi du pozik dagoela plaka berriro jarri dela, COVID-19aren izurriteak eragindako krisia dela eta, horretarako aukera izan bezain laster.


Oharrari erantsitako lehen argazkian, inaugurazio-egunean, 2018ko urrian, jarritako plaka ikus daiteke; bigarrenean, otsailaren 16an ateratakoan, ekintza bandalikoaren zioz utzitako hutsunea ikus daiteke; azkenik, hirugarren eta laugarren irudietan, berriz, omenezko gunean berriro era jarritako plaka ikus daiteke.