Prentsa oharra 2017ko martxoaren 21a

Beste ikastetxe batzuek interesa agertu dute oroimen historikoaren inguruko tailerrak direla eta

• Iurretako (Bizkaia) Orobiogoitia institutuko 40 ikaslek tailerrean parte hartu dute gaur.

Beste ikastetxe batzuek interesa agertu dute oroimen historikoaren inguruko tailerrak direla eta

Joan den astean, ASES ikastegiko neska-mutilak izan ziren gurean tailerrean; gaurko saioan, berriz, Iurretako Orobiogoitia BHIko ikasleek parte hartu dute Sabino Arana Fundazioak Berangoko Burdin Hesiaren Interpretazio Gunearekin eta Euskaltelekin lankidetzan antolatutako “Historia: ezagutu eraldatzeko” izeneko tailerrean.

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoko arduradun Aitor Miñambresen eskutik, 17-18 urteko 40 ikaslek bertatik bertara ezagutu dute Gerra Zibilaren amaierako gertakari esanguratsu bat Euskadin, hain zuzen ere, Bilboko Burdin Hesiaren galera. Horren ostean, matxinatuek Bizkaiko hiriburua okupatu zuten.

Mota horretako tailerren xede nagusia dugu oroimen historikoaren kontzeptua lantzea, ikasleei gure historiako orain dela gutxiko gertakariak eskainita, batetik, gure iraganaren inguruko jakintzan sakontzeko, eta bestetik, gogoan hartu eta etorkizunean akats berdinak ez egiteko.