Prentsa oharra • 2021ko martxoaren 24a
Bidasoa Elkartearen dokumentu-funtsak Sabino Arana Fundazioari eman dizkiote
Elkarte hori 1970. urte inguruan sortu zen, gerraren eta frankismoaren euskal historia berreskuratzeko asmoz.
Jean-Claude Larronde historialariak Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioko presidenteari eman zizkion atzo, martxoak 23, "Bidasoa" Euskal Historia Sustatzeko Elkartearen dokumentu-funtsak. Elkarte hori 1970. urte inguruan sortu zen, gerraren eta frankismoaren euskal historia berreskuratzeko asmoz.
Ekitaldia Villafranquen (Lapurdi) egin zen, Larronde bizi den herrian, Txomin Epalza, Eugene Goyenetxe, Jose Maria Ganboa eta Joseba Agirrerekin batera, erakundearen bultzatzaile nagusietako bat izan zena.
Elkarteak azken 50 urteotan egindako lanaren emaitza izan da liburu ugari argitaratzea eta hainbat ekitaldi antolatzea, gure memoria historikoaren zati hori berreskuratzeko eta ahanzturatik salbatzeko.
Argazkian Jean-Claude Larronde eta Mireia Zarate.