Prentsa oharra 2020ko abenduaren 28a

Bideoa: Euskal Batzordearen eta Espainako gobernuaren arteko Kontzertu Ekonomikoaren akordioaren 40. urteurrena

Bideoa: Euskal Batzordearen eta Espainako gobernuaren arteko Kontzertu Ekonomikoaren akordioaren 40. urteurrena

1980an, Pedro Luis Uriarte, garai hartan Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua zena, Josu Elorriaga, EAJ-PNVko diputatua Kongresuan, eta Juan Mª Ollora senatari jeltzalea izan ziren Kontzertu Ekonomikoa negoziatu zuten Euskal Negoziazio Batzordeko hiru kide.


Akorduaren 40. urteurrena dela eta, bihar, abenduak 29, Sabino Arana Fundazioak bideo bat zabalduko du bere web orrialdearen eta sare sozialen bidez aipaturiko hiru protagonistekin. Bideoan azaltzen dira garaiko egoera sozio-politikoa, negoziatzen hasi aurretiko baldintzak eta Kontzertu Ekonomikoak indarrean dirauen azken 40 urteotan euskal ekonomia eta politikara ekarri dituen onurak.