Prentsa oharra 2017ko maiatzaren 17a

Bihar, Museoen Nazioarteko Egunean, Euskal Abertzaletasunaren Museoak antolatutako tailerretan, ikasleek “Guernica” margolanaren koloreak era eztabaidagarrian berrinterpretatzeko aukera izango dute

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, maiatzaren 18an, Euskal Abertzaletasunaren Museoak hainbat tailer didaktiko antolatu ditu ikasleentzat. Tailerretan, ikasleek historia, margolaritza eta marrazkigintza landuko dute.

M (Museoen Nazioarteko Kontseilua) erakundeak “Istorio eztabaidagarriak: ezin esan daitekeena esatea museoetan” leloa aukeratu du aurten eta, horri loturik, helburu nagusia izango da museoek izan dezaketen eginkizuna aztertzea, herrien arteko harreman baketsu(ago)ak eratzeko tresna diren heinean.

Ingurumari horretan, “Guernica” margolanaren 80. urteurrenean, Euskal Abertzaletasunaren Museoak Picassok egindako margolana hautatu du tailer horietako gai nagusi. Hala, tailerretan parte hartzen duten neska-mutil guztiek olioaren zati bat aukeratuko dute eta mihise batean irudikatuko dute. Ikasleek lana amaitutakoan, zati guztiak batu eta kolorez betetako “osotasuna” sortuko dute.

Iaz, 145 herrialdetako ia 35.000 museok ospatu zuten eguna eta berariazko jarduerak antolatu zituzten.