Prentsa oharra • 2013ko azaroaren 4a
Bilbon da Dipankar Gupta soziologo indiarra
Dipankar Gupta XXI. mendea markatuko duten herrialdeetariko bateko, Indiako, gizarte-pentsalaririk garrantzitsueneko bat da. Guptak bere azterlanetan euskal eredura begiratu du, India bat gero eta bidezkoagoa, aurreratuagoa eta garatuagoa lortzeko jarraitu beharreko bidea xedatzeko.
“Paradigma-aldaketa, garapenerako nazioarteko lankidetzan. Mundu berri bat, arau berriak, aktore berriak” izenburupean, Sabino Arana Fundazioak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin elkarlanean, mintegi bat antolatu du datorren azaroaren 4rako, astelehenarekin, helburu nagusi batekin, antolatu ere, hots: garapenerako nazioarteko lankidetzaren paradigma berria aztertu eta sakontzea.
Horretarako, parte-hartzaile izango ditugu: Indiako intelektualik bikainenetako bat, Dipankar Gupta, zein bereziki goretsia baita, batez ere Indiako gizartearen egiturari eta gizarte-aldaketari buruz egin dituen azterlanengatik; horrekin batera, Mexikoko enbaxadorea Espainian, Francisca Elisabeth Méndez; eta Joxean Fernández, Ekin Consulting-eko zuzendaria, zeinek enpresa horretatik zenbait kudeaketa-proiektu koordinatzen baititu Latinoamerikako zenbait herrialdetan, berrikuntza, gizarte-berrikuntza, zentro teknologikoen nazioartekotzea eta negozio-eredu berrien garapena arloetan. Aldi berean, berorrek jardungo du artezkari ere. Orobat, jardunaldi horretan baita parte hartuko dute ere beste 40 bat profesionalek, besteak beste: garapenerako nazioarteko lankidetzan esperientziadunak, lankidetzaren agentzietako erakundeetako arduradunak, eta katedradunak, etab.
Dipankar Gupta
1949an jaioa, Soziologian doktorea da New Delhiko Jawaharlal Nehru Unibertsitatetik, non ia hogeita hamar urtean jardun baitu irakasle.
Eskolak eman ditu, halaber, Europako (Londres, Paris, Belfast, Strasbourg, Bilbo…) eta Estatu Batuetako (Massachusetts, Toronto, Washington…) zenbait unibertsitatetan.
Gaur egun Shiv Nadar-rko Unibertsitateko Gai Publikoak eta Teoria Kritikorako Zentroko zuzendaria da. Bestalde, zenbait zuzendaritza-batzordetako kide ere bada.
Hainbeste argitalpen plazaratu ditu; idatzi duen azken liburuetako bat da, “Revolution from Above — India’s Future and the Citizen Elite” izenburukoa. Bertan, beraren herrialdeko, egia esan, edozein herrialdetako, eliteek, euren gizarteen gizarte-hobekuntzak aurrera eramateaz denaz bezainbatean, duten erantzukizuna aztertzen du. Liburuaren azken kapituluaren izenburua da The Basque in Spain: From a Basket Case to a Model of Development, non kontuan hartu beharreko adibidetzat agerrarazten baita, Euskaldunen Herriaren alde hau 70eko hamarkadaren azken aldea eta 80koaren hasiera bitarteko krisitik ateratzeko, gizarteko buruzagiek bete duten eginkizuna, harik eta hura nazioarte mailan ekonomia- kultur eta gizarte-erreferente izatera eroan arte.