Prentsa oharra 2018ko apirilaren 13a

Castelaori Euskadiko Galiziako Etxeen Irmandadearen eta Sabino Arana Fundazioaren lore-eskaintza

Igande honetan, apirilaren 15ean, eguerdiko 12etan, Bilboko Txurdinaga auzoko Europa parkean.

Castelaori Euskadiko Galiziako Etxeen Irmandadearen eta Sabino Arana Fundazioaren lore-eskaintza

Sabino Arana Fundazioak eta Euskadiko Galiziako Etxeen Irmandadeak urteroko lore-eskaintza egingo diote galiziar nazionalismo modernoaren sortzailea izan zen Alfonso Daniel Rodríguez Castelao politikariari, igande honetan, apirilaren 15ean, eguerdiko 12etan, Bilboko Txurdinaga auzoko Europa parkean, Castelaori berari eskainitako eskulturaren aurrean.

Ekitaldian, Bilboko alkatea, Juan Mª Aburto; EAJ-PNV alderdiaren BBBko burua, Itxaso Atutxa; Euskadiko Galiziako Etxeen Irmandadeko presidente andrea, Pilar Rodríguez; Sabino Arana Fundazioko lehendakaria, Juan María Atutxa; eta erakundeetako beste ordezkari batzuk izango dira.

Aurten, omenezko ekitaldi horren hogeita bigarren edizioa izango da eta, horren bidez, Galiziak eta Euskadik azken hamarkadetan dauzkaten harreman historiko bikainak berretsiko dira.