Prentsa oharra 2017ko apirilaren 6a

Deustuko Unibertsitateko errektorearen erakunde-bisitaldia Sabino Arana Fundaziora

José Mª Guibertek arreta handiz aztertu ditu Fundazioan gordeta dauden Josuren Lagundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen inguruko agiriak.

Deustuko Unibertsitateko errektorearen erakunde-bisitaldia Sabino Arana Fundaziora

José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea, José Antonio Rodríguez Ranz errektoreordeak lagunduta, bisita instituzionala egin du Sabino Arana Fundazioan. Fundazioko lehendakari Juan Mª Atutxak eta Irune Zuluaga zuzendariak harrera egin diete akademikoei eta Fundazioaren egitekoen nondik norakoak azaldu dizkiete. Eginiko bisitaldian, errektoreak eta errektoreordeak Fundazioan gordeta dauden agiriak, hemerotekako eta bibliografiako funtsak xehe-xehe ikusteko aukera izan dute. Guibert eta Rodríguez Ranz jaunek arreta handiz aztertu dituzte Fundazioan gordeta dauden Josuren Lagundiaren eta Deustuko Unibertsitatearen inguruko agiriak. Anfitrioiek bisitariei azaldu dizkiete Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiko teknikariak Loiola Irratiak sortutako funtsak antolatzen ari direla une honetan. Josulagunek sortu zuten irratia Loiolako santutegian 60ko hamarkadan eta aitzindaria izan zen euskarazko saioak egiten. Bisita baliatuta, Fundazioko eta Unibertsitateko agintariek harremanak sakondu dituzte eta etorkizuneko lankidetzaz berba egin dute.