Prentsa oharra 2025ko urtarrilaren 31a

Euskal Abertzaletasunaren Museoak euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakutsiko ditu Kirolariak izeneko erakusketan

  • Erakusketak kirolari paralinpikoen hobetze-nahiei, borondate-indarrari eta irauntzari buruzko gogoeta egitera gogatzen gaitu, Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak erabiliz.
  • 26 panelek osatzen dute erakusketa, eta Ibañez de Bilbao kaleko 16an (Sabin Etxea eraikina) ikus daiteke, apirilaren 30era arte.
Euskal Abertzaletasunaren Museoak euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakutsiko ditu Kirolariak izeneko erakusketan Euskal Abertzaletasunaren Museoak euskal kirolari paralinpikoen bizipenak erakutsiko ditu Kirolariak izeneko erakusketan

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak Kirolariak erakusketa paratu du, euskal kirolari paralinpikoen bizipenak eta sentipenak balioan jartzen dituen argazki-erakusketa, hain zuzen ere. Erakusketa 2025eko apirilaren 30era arte egongo da ikusgai Ibañez de Bilbao kaleko 16. zenbakian (Sabin Etxea eraikina), eta 26 panelek osatzen dute. Panel horietan, atleta paralinpikoen istorioak eta eliteko kirolarekin duten harremana ikusiko dituzte gertutik bisitariek.

Kirolariak kirolari paralinpikoen hobetze-nahiei, borondate-indarrari eta irauntzari buruzko gogoeta egitera gogatzen gaitu, Paulino Oribe argazkilariak egindako irudiak eta kazetari esanguratsuek egindako elkarrizketak erabiliz, besteak beste: Javier Lekuona (Cadena Ser Vitoria, Deportes), Mikel Uriarte (Radio Marca),  Juanma Velasco (Marca), Xabier de la Fuente Hilario (EiTB Kirolak), Alfonso Herrán (Diario AS), Iker Rioja (Diario Norte), Olga Jiménez (Radio Onda Cero), Roberto Remajo (Cadena SER, Kirolak), Kevin Fernández (Cadena Ser Vitoria, Kirolak), José Emilio (Radio Vitoria irratiko esataria),  Elena Etxebarrieta (Basque Team Euskadi), Roberto Arrillaga (Cadena Cope, Kirolak), eta Sonia Lus (Cadena Ser Madrid, Kirolak).

Agurtzane Egiluz, Naiara Rodríguez, Laura Ugarte, Amagoia Arrieta, Iñigo Llopis, Mikel Erdozain, Nahia Zudaire, Higinio Rivero, Ander Cepas, Iker Sastre, Fernando Michelena, Rakel Mateo, Asier García eta beste kirolari batzuek ahotsa eta aurpegia jartzen diete halako atletek  erakutsi duten adore, kemen grinari, norberaren erronkak guztiontzat eredugarriak diren kirol-lorpen bihurtuta.

Erakusketak kirol inklusiboaren garrantzia nabarmentzeaz gain, atleta horiek kirol paralinpikoa esparru guztietan ikusarazteko egiten duten ahalegina ere nabarmentzen du. Iritsi diren tokiraino iristeko egin duten ahalegina, dedikazio nekaezina eta kirolarekiko maitasuna ditugu erakusketa honen bizigarriak.