Prentsa oharra • 2015ko urtarrilaren 27a
Elkartasuna, kultura, Euskadi atzerrian proiektatzea, enpresa-arrakasta eta sormen artistikoa, protagonista Sabino Arana Sarien XXVI. aldian
Kultur jaialdian, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Iñigo Urkullu, izan dela buru, sarituak izan dira: Joaquín Achúcarro pianista, LINCE-La Industrial Cerrajera euskal enpresa, Arantzazu Ametzaga idazlea eta bibliotekaria, Euskadiko Odol Emaileen Elkartea eta Euskadiko Herri Kirol Federazioa. Sokatira.
Euskal abertzaletasunaren sortzailearen jaiotzaren (1865eko urtarrilaren 26an) 150. urteurrenarekin batera, Sabino Arana Fundazioak 2014ko Sabino Arana Sarien XXVI. aldia ospatu du gaur. Kultur jaialdiak asmo onen adierazpen erabateko bat ekarri du, eta haiei gehitu zaizkie aurtengo sarituek ipinitako osagaiak, bakoitzak berea, hala nola, elkartasuna, kultura, gizarte-erantzukizunari atxikitako enpresa-arrakasta eta Euskadiren proiekzioa nazioartean
Kultur jaialdian, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Iñigo Urkullu, izan dela buru, sarituak izan dira: Joaquín Achúcarro pianista, LINCE-La Industrial Cerrajera euskal enpresa, Arantzazu Ametzaga idazlea eta bibliotekaria, Euskadiko Odol Emaileen Elkartea eta Euskadiko Herri Kirol Federazioa. Sokatira.
Ekitaldia irekitzean, Sabino Arana Fundazioko lehendakari Juan Mari Atutxak Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrena gogorarazi du, baita “gizon hark XIX. mendearen azken aldea eta XX. mendearen hasiera bitartean erein zuen hazia” ere. “Gaur, handik 150 urtera, bere fruituak ematen ari da”, nabarmendu du.
“Ekin eta ekin, behin eta berriro esaten dugu: Euskadi nazioa da. Nazio bat, anitza, irekia eta kohesionaturik nahi duguna; nazio bat, konprometitua, justua eta solidarioa; nazio bat, garatua, berritzailea eta sortzailea; nazio librea, bere burua gobernatzen duena, eta bakean. Horrelakoa da gura dugun Euskadi. Nazio bat, guztion artean eraiki duguna eta egunero eraikitzen jarraituko duguna, guzti-guztion lanarekin eta ahaleginarekin”, adierazi du Atutxak.
Sabino Arana Fundazioko Lehendakariak bost sarituetako bakoitzaren balioak garandu ditu banan-banan: elkartasuna, sormena, berrikuntza, euskal erbestaldi politikoa eta euskal nortasunaren defentsa, haren proiekzioa kanpoan… “Halako balio batzuk ezen, Atutxak berak nabarmendu bezala, gaur egun euskal nazioa “Munduan Basque Country” izatea ahalbidetzen baitute.
Agertokira igo den lehenengo saritua Joaquín Achúcarro izan da, historia guztiko euskal pianistarik nazioartekoenetako eta ospetsuenetako bat. Saria eskertu ondoren, bere hitzaldian Iñaki Azkuna alkate ohiari monumentu bat egitearen ametsari buruz aritu da gehien bat.
“Berriro azaltzen dizuet Iñaki Azkunari monumentu bat egitearen ametsa. Ez da Iñaki Azkunak monumentu bat merezi duela Bilbon baizik eta Bilbok Iñaki Azkunaren monumentu bat behar duela”, adierazi du, aldi berean 10 euro utziz diru-bilketa honekin hasteko.
Lince, La Industrial Cerrajeraren ordezkari gisa, enpresako presidenteak, Santiago Ugaldeak halako
ibilaldi bat egin du Elorrioko enpresa horren 83 urteko historian zehar. Enpresa hori aitzindaria da sarrailagintzaren sektorean, eta ekoizten duen guztiaren % 30 Europara, Marokora, Egiptora, beste arabiar herrialde batzuetara eta Latinoamerikara esportatzen du.“Enpresaren ezaugarri nagusietako bat, inbertsioarekin batera, berrikuntza eta produktu berriak garatzea delarik, Espainiako merkatua jausteak behartzen gaitu esportazioa are eta gehiago handitzera, eta etorkizun hurbil batean % 50era iritsiko gara. Orain egoera gainditzen ari gara, gehienbat gure esportazioak hazten ari direlako; horrek krisiaren aurreko zenbakietara itzultzea ahalbidetuko digu, eragin positiboa izango duelarik gure Elorrioko egoitzako enpleguan” , esan du.
Ondoren Arantzazu Ametzaga idazlea eta bibliotekaria igo da. Emakume hori berori da euskal erbestaldi politikoaren ikur; erbestaldian itsasoaz bestaldean abegi beroa egin zion lurralde bat aurkitu zuen, eta, bere sustraiei leial, egun batean beteta ikusi zuen bere ametsa, itzultzea.
“Euskal diasporaren alaba naiz —hasi da adierazten—. Gerra-gatazken eraginez deserriratutako lau belaunaldiren ondorengoa naiz. Erakutsi zidaten, Euskadi zela, ideial bat ez ezik, lan gogorra ere bai. Baina norberarena izan arren, ezagutzen ez den herri batekin berrelkartzea ere lan nekeza da, ondorioa bikain gertatu bada ere”, azpimarratu du.
Idazle joria eta Eusko Legebiltzarraren liburutegi bikaina sortzearen alma mater, Arantzazuren irudiko, “liburutegi guztien ama” altxatu berria zuen Venezuelan La Alianza para el Progresoren liburutegi pilotua, Latinoamerikaren kultur biziberritzerako Kennedy presidenteak sustatu programa. “Kennedy presidenteak esan zigun, baldin baleude poesiaz ulertzen zuten politikoak eta politikaz ulertzen zuten poetak, bizitzeko leku hobea izango litzatekeela mundua ”, gogoratu du.
Arantzazuk eleberri historikoa eta biografia idatzi ditu. “Saiatu naiz nire herriko jendearen ariman azterka egiten; haren historiaren funtsezko gertaeretan, euskaldun gisa Amerikaz eta amerikar gisa Euskadiz dudan ikuspegitik”, adierazi du.
Arantzazuk, bere hitzaldia amaitzeko, gogoan izan ditu Jorge Oteiza, Manuel Irujo eta Daniel Irujo.
Sabin Urcelay Euskadiko eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko presidenteak, Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteko presidente Álvaro Larrea eta Arabakoa, José García Gallastegui, ondoan dituela, zera azpimarratu du: “gaur egun 60.000tik gora pertsona daude aldizka odola ematen dutenak, horrek Erkidego hau lehenengo postuan ipintzen duelarik biztanleko odol-emate kopuruari dagokionez ”.
“Odol-emate edo odol-emaile bakan bat musika-nota bat edo liburu-ale bat bezalakoak dira; baina odol emateko sistema bat egituratzen delarik eta egitura hori herri baten kulturan sustraitzen delarik, haiek liburutegi batek edo sinfonia batek izan dezaketen indar edo sendotasun berdina erdiesten dute”, esan du.
Urcelayk baita nabarmendu nahi izan du ere, EAEko Transfusio eta Giza Ehunen Zentroa, “erreferentziazkoa antolaketan, teknologian eta ikerkuntzan”.
Euskadiko Odol Emaileen Elkarteko presidenteak odol-emaileei eskerrak emanez amaitu du bere hitzaldia: “Sari hau, seguruenez, Sabino Arana Fundazioak emandako guztietatik banatuena izango da; ehunka mila dira urteotan aldizka euren odoletik zati bat ematera etorri izan diren pertsonak. Haiei guztiei, gure zorionik zintzoena bihotz-bihotzez eta gure esker onik sakonena”.
Joan den urtean Euskadiko Herri Kirol Federazioak gero ere lortu zuen, orain dela 40 urte idazten hasitako liburu baten azken lerroak idaztea amaitzea; izan ere, eskubide osoko kide gisa sartu zen Nazioarteko Sokatira Federazioan (TWIF) eta, horrenbestez, Sokatirako euskal selekzioak ofizialki parte hartzen du nazioarteko txapelketetan “Basque Country” izenarekin.
Euskadiko Herri Kirol Federazioko presidente Bernardo Ureta Peña “URPE”k ”izerdi eta malko” ugari isurtzen ikusi duten 40 urte horiek eta bidean geratu diren sokatira-talde ez gutxi haiek hartu ditu aipagai: “Horrexegatik, gaur jasotzen dugun sari hau haiena guztiena ere bada”, azpimarratu du. “Urpe”k zera ere adierazi du: “Gure nahia ez da sekula izan ikurrina beste inoren gainetik edukitzea edo egotea…, guk beti nahi izan duguna da, nazioarteko txapelketetan gure ikurrina besteen alboan ikusi, inoiz ere ez inoren gainetik, baina ezta inoren azpitik ere ”.
Beste euskal federazioak bide horretatik joaten animatu ostean, “Urpe”k bere hitzaldia amaitu du esanez : “liburu berri bat idazten hasi gara, liburu berri horren izenburua maiuskulaz dago idatzita, gure identitatearekin, gure izerdiarekin, gure kulturarekin, gure ikurrinaren koloreekin. Horra, Euskal Herriaren historia guztiko lehenengo euskal selekzioa, horra, BASQUE COUNTRY SELEKZIOA
Euskadiko Herri Kirol Federazioko presidenteari lagun egiten oholtzara igo dira, halaber, ofizialki lehenengo bider lehiaketa ofizial batean Euskal Herria-Basque Country izenarekin parte hartu zuten taldeen zenbait ordezkari, Sokatirako Bizkaiko Gaztedi eta Goiherri eta Gipuzkoako Mutriku taldeenak, eta parte hartze hori gertatu zen Wisconsinen, 2014ko abuztuan, bertan jokatu zen Lur gaineko Munduko Txapelketan. Besteak beste: Javier Urresti, Mikel Agirre, Patxi Ituarte, Eder Bergara, Uxue Ansorregi, José Antonio Goirigolzarri “Litri”, Batirtze Ispizua, Erika Julieth Rojas, Kepa Unibaso, Andoni Cabrejas, José Luis Orozko, Diego Ugarte, Ekaitz Azpitarte, Abel Onandi, Cristina Bollado eta Jone Zarraga.
Iñigo Urkullu lehendakariaz gain, Herriko bizitza politiko, kultural eta sozialeko pertsona nabarmen ugari etorri dira ekitaldira, besteak beste: Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria; Ibon Areso, Bilboko alkatea; José Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusia; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria; Miguel Ángel Lujua, Confebaskeko presidentea; Itxaso Atutxa, EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria; Miguel Madariaga, Rosa Miren Pagola, Jon Ortuzar, Pedro Aurtenetxe, Oriol Roch, Begoña Errazti, Margarita Uria…