Prentsa oharra 2017ko abenduaren 11a

Euskadi Europako migrazio-agenda berriaren aurrean: eskualdeen zeregina Europako asilo- eta migrazio-politikak direla eta

Sabino Arana Fundazioak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatutako jardunaldia izango da abenduaren 13an.

Sabino Arana Fundazioak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 2013. urtetik elkarlanean antolatzen dituzten jardunaldien ildotik, datorren abenduaren 13an, asteartearekin, goizeko 9:15ean hasita, beste mintegi bat egingo da Sabino Arana Fundazioaren egoitzan gai honi jarraiki: “Euskadi Europako migrazio-agenda berriaren aurrean: eskualdeen zeregina Europako asilo- eta migrazio-politikak direla eta”.

Jardunaldian, ondoko hizlariek parte hartuko dute: Jonan Fernández, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusia; Joana Abrisketa, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Zuzenbide Publiko eta Nazioarteko Harremanetako irakaslea; eta Gemma Pinyol-Jiménez, Instrategies erakundeko migrazio-politika eta aniztasuneko zuzendaria eta GRITIM-UPFko ikertzaile laguntzailea; Monika Hernandok, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen arduradunak, moderatzaile jardungo du.

Hasteko, Jonan Fernándezek, Eusko Jaurlaritzaren iheslarien inguruko politika eta estrategiak azalduko dizkigu.

Joana Abrisketak, berriz, Europako asilo-sistemaren nondik norakoak azalduko ditu eta etorkizuneko erronkez eta aukerez mintzatuko da.

Amaitzeko, Gemma Pinyol-Jiménezek ondoko gaia jorratuko du: “estatuz kanpoko eragileen eginkizuna migrazioen kudeaketan eta Europako etorkizunean”.

Hiru hitzaldi horien ostean, eztabaida hasiko da mintegian parte hartzen duten gainerako kideekin, hau da, giza krisialdietan eta munduko iheslarien auzietan adituak diren profesional, lankidetzako agentzia eta antolakundeetako arduradun, irakasle eta abarrekin.