Prentsa oharra 2018ko azaroaren 30a

Euskal Hezkuntzaren Memoria mintegia: Euskal Hezkuntzaren memoriako eragileak eta parte-hartzaileak

Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak XX. mendearen hastapenetatik gaurdainoko Euskadiko Hezkuntzaren historia aztertu dute, gaur, abenduak 4, asteartearekin, goizeko 9:30etatik 13:30etara

Euskal Hezkuntzaren Memoria mintegia:  Euskal Hezkuntzaren memoriako eragileak eta parte-hartzaileak

Gizarteak oroimena landu behar du. Beraz, premiazkoa da oroimena berreskuratzea eta oroimenari balioa ematea.

Konpromiso horri atxikita, Bilbao 700 Fundazioak eta Sabino Arana Fundazioak jardunaldi batzuk antolatu zituzten 2017an, XX. mendeko lehen herenean sortu ziren euskal kultura-adierazpenen oroimena aldarrikatzeko eta, zehatzago esanda, frankismoak ezarritako baldintza penagarrietan garatu ziren kultura-adierazpenak aldarrikatzeko.

 

Aurten, berriz, hezkuntza izan dugu jomuga. Hain zuzen ere, XX. mendearen hastapenetatik aurrera, Euskadiko Hezkuntzaren historian aztarna utzi duten pertsona, proiektu eta ekimen esanguratsuenak gogorarazi ditugu. “Euskal Hezkuntzaren Memoria” izenburuaren ildotik, aipatutako jardunaldia abenduaren 4an egin da, asteartearekin, 9:30etatik 13:30etara, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

 

Mintegian, besteak beste, ondoko gaiak jorratu dira: euskal hezkuntzaren ildo nagusiak XIX. mendearen amaieratik aurrera, euskaraz idatzitako testu liburuen sorrera eta bilakaera, Euskal Kulturaren Pizkundea, ikastolen bilakaera, euskara harreman-hizkuntza gisa txertatzeko ekinbidea hezkuntza-sisteman. 

 

Horretarako, ondoko hizlariak aritu dira jardunaldian: Mª Karmen Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohia; eta Begoña Bilbao Bilbao, Karmele Perez Urraza eta Gurutze Ezkurdia Arteaga, UPV/EHUko Hezkuntza Fakultateko irakasleak, Pedagogiako doktoreak eta GARAIAN ikerketa-taldeko kideak.

 

Mintegian, euskal hezkuntza eta kulturaren arloetako ordezkariek parte hartu dute.