Prentsa oharra 2019ko urriaren 17a

“Euskal matriarkatua: egia eta alegia”, Toti Martínez de Lezearen eskutik

• Urriaren 23an, asteazkenarekin, 19:00etatik aurrera, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

“Euskal matriarkatua: egia eta alegia”, Toti Martínez de Lezearen eskutik

Helduak Elkarteak Sabino Arana Fundazioarekin antolatutako hitzaldi-zikloaren baitan, Toti Martínez de Lezea idazleak “Euskal matriarkatua: egia eta alegia” izeneko hitzaldia emango du, urriaren 23an, arratsaldeko 7etan hasita, Fundazioaren egoitzan.

 

“Urak dakarrena” liburuan oinarriturik, Martínez de Lezeak hainbestetan aintzat hartu ez diren eta, aldi berean, gure herriaren historian nonahi ageri diren euskal emakumeen memoria berreskuratuko du hitzaldian.

 

“Nire arbasoen herentzia gorde dut, nire gizonak balearen bila, abenturarako ontziraturik edo inoren gerretan desagertzen ziren bitartean. Nik zaindu dut familiaren ondarea; ni arduratu naiz etxeaz, seme-alabez, zaharrez, gaixoez, baratzeaz eta abereez. Jakintza-iturrietatik urrundu eta baztertu naute eta, hala ere, hizkuntza, hitza, idazten ez den jakintza, sinesteak, tradizioa irakasteko gai izan naiz. Nire bizitza guztian lan egin dut, eta nire baitan neukan onena gorde eta transmititu dut” (Toti Martínez de Lezea).