Prentsa oharra 2021ko abenduaren 5a

Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak Bonifacio Echegaray gogora ekarriko digute

• Hiru adituk euskal herritar esanguratsu horren bizitzari lotutako hainbat alderdi jorratuko dituzte. Abenduaren 16an, ostegunarekin, 9:30etan hasita, Sabino Arana Fundazioan.

Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak Bonifacio Echegaray gogora ekarriko digute

Aurten, 65 urte beteko dira Bonifacio Echegaray euskal legelari, historialari, euskaltzale eta idazlea hil zela. Hori dela eta, Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu dute elkarlanean, euskal herritar esanguratsu horren bizitzari lotutako hainbat alderdi jorratzeko, hain zuzen ere, haietan islatzen direlako XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehen hereneko euskal kulturak, historiak eta Zuzenbideak ondutako lorpenak eta ametsak eta, bide batez, gaur egungo garaiari buruz hausnartzeko modua ematen digutelako.

ç
Mintegia abenduaren 16an, ostegunarekin, egingo da, goizeko 9:30etatik 13:00etara, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Jardunaldi horretan, Seve Calleja kritikari, ikertzaile eta irakasleak Echegaray idazlea aurkeztuko digu; Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiako buruak, aldiz, Echegaray legelariaren berri emango digu; eta, azkenik, Bonifacioren biloba Lázaro Echegaray soziologoa eta Gizarte Zientzietako doktorea omendutako euskaldun ikasiaren bizipenez arituko da. Jardunaldiaren amaieran, mahai-ingurua egingo da.


Jardunaldiaren egitaraua doa erantsita.


Hizlariak:


> Andres Urrutia
Bilboko notarioa eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Zuzenbidearen Euskal Akademiako kidea eta egungo presidentea. Euskaltzainburua.


> Seve Calleja
Ikertzailea, irakaslea eta kolaboratzailea hainbat argitalpen eta aldizkaritan: Peonza, Gure Zurgaia eta Bilboko Udalaren Bilbao egunkarian.


> Lázaro Echegaray Eizagirre
Soziologoa, Gizarte Zientzietako irakasle-doktorea eta ikertzailea.

 

Etortzea baieztazeko 94.405.64.50 telefonoan edo idazkaritza@sabinoarana.eus posta elektronikoan.