Prentsa oharra • 2015ko maiatzaren 29a
Gerra-gatazka baten lehenengo birsorkuntza historikoa Bizkaian
Ekimena “Fighting Basques” egitasmoaren barruan dago; horren bitartez nahi da, II. Mundu Gerran parte hartu zuten euskaldunen oroitzapena gorde
Datorren larunbatean, ekainak 6, Punta Luzeroko (Zierbena) bunkerrak eta bateria gerra-gatazka baten birsorkuntza historiko baten agertoki izango dira, Bizkaian halakorik jendaurrean lehenengo bider antzezten delarik. Zehazki, berreraikiko den gertaera da, Gernika batailoiko gudariek 1945eko apirilean, II. Mundu Gerra amaitzear zela, Pointe de Graven (Soulac sur Mer – Médoc iparraldean), nazien guda-taldeei irabazitako Arros gotorlekua hartzea.
“Asociación Sancho de Beurko” eta “Enigma” elkarteetako berrogeita hamarretik gora birsortzaile, aktore eta figurantek parte hartuko dute birsorkuntza horretan, zein Sancho de Beurko elkarteak antolatu baitu, Zierbenako Udalarekin, Enkarturrekin, Baleuko ekoiztetxearekin, Sabino Arana Fundazioarekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean. Baleukok filmatuko dituen eszenak, gero, euskal ekoiztetxea bera Gernika batailoiari buruz egiten ari den dokumentalaren parte izango dira.
Punta Luzeroko birsorkuntza historikoa eta grabazioa “Fighting Basques” egitasmoaren parte dira. Egitasmoa Asociación Sancho de Beurko elkarteak sustatu du eta haren asmoa da, birsorkuntza historikoaren bitartez, II. Mundu Gerran (1939-1945) parte hartu zuten euskaldunen oroitzapena gordetzea. Izan ere, euskaldunak gerra horren guda-zelai guztietan borrokatu ziren, hasi Libiako basamortutik eta Ozeano Bareko hondartzetaraino, batez ere Frantziaren lerroetan (Erresistentzia, Gernika batailoia, 13DBLE eta Atzerritar Legioaren beste unitate batzuetan), Estatu Batuekin (USAAF, USMC, US ARMY, Filipinetako gerrillak etab.) eta SESBekin (partisanoak, armada erregularra, aire-indarra).
II. Mundu Gerran euskaldunek izan zuten parte hartzeak bere garrantzia izan zuen, hala Aliatuentzat (aipatzekoak dira euskal espioien ekintza gogoangarriak, informazio sekretua lortzerakoan, nola Euskadirentzat, bizirik iraunaraziz demokraziaren garra faxismoaren aitzi, dela alemana, dela espainola.
“Fighting Basques” egitasmoa sortu da, birsorkuntza historikoaren bitartez guri historia hurbiltzeko baliabide gisa, une zehatz bat atzeman eta gizarteari eramanez modu sinesgarri batean, seriotasunarekin eta apaltasunarekin.
Horretarako, Asociación Sancho de Beurko elkarteak egitasmo horretan parte hartzera erakarri nahi ditu taldeak nahiz norbanakoak, display deritzenak eta Ardatzeko unitateetako pertsonaiak osatzeko, beti ere euskaldunekiko elkar eraginik izan badute.
Hasteko eta behin “Fighting Basques” hurrengo talde hauekin sortzen da:
1) Gernika batailoia (Atzerritar Erregimentu Mistoa eta Marokoarra, Carnot brigada, La Pointe de Graveko Frantziar Indarrak).
Gernika batailoiaren euskarri-taldeak: Kriegsmarineko Narvik batailoia, Kriegsmarineko kostako artilleria-taldea 618- M.A.A. 618.
2) Atzerritar Legioko 13. Brigada Erdia (13me DBLE, Frantzia Libreko 1. Dibisioa).
13 me DBLE: Gerbirgsjäger, Bersaglieri 8. Erregimentua.
Taldeetako baten batean parte hartu nahiko luketenak Elkartearekin harremanetan jar daitezke helbide honetan: sanchobeurko@gmail.com.
Beste alde batetik, Punta Luzeroko birsorkuntza horretan parte hartu nahi dutenak datorren larunbateko, ekainaren 6ko, 9:00etan bildu behar dira Zierbenako Aldapa (La Cuesta) kiroldegiaren aparkalekuan. Mendi-ibilaldi batek hirurogei minutuan eroango gaitu Punta Luzeroko tontorrera. Dokumentalerako eszenen filmaketa bertatik bertara ikusi ahal izateaz gain, egitarauan bisita gidatuak ere sartu dira, kuartel militarraren hondakinak eta Abrarantz irekitako bunkerrak lotzen zituzten lurpeko pasabideak ikusteko. Punta Luzerok oraindik gaur egun ere badauzka, egoera onean, gainera, 150 mm-ko kalibredun Krupp modeloko zenbait kanoi, berrogeiko hamarkadan Bizkaiko Golkoaren itsasalde osoan zehar zeuden bateria haietatik geratzen diren bakarrak.
Gogoratu behar da, bestalde, II. Mundu Gerraren garabidean funtsezkoa izan zen egun baten urteurrena betetzen dela ekainaren 6an: Normandiako Lehorreratzearena.
Nola edo hala, birsorkuntza horrek baita irudikatzen du ere, Aliatuek Francoren mendean zegoen Euskadi hartan inoiz egin ez zuten lehorreratzea, zeinetan Gernika batailoiko gudariek parte hartu nahi izango baitzuten.
Irrati-elkarrizketak egin nahi izanez gero, edo informazio gehiagorako:
• Guillermo Tabernilla (Sancho de Beurko elkarteko ikertzailea, II. Mundu Gerran aditua. Tel.: 635.73.75.82
• Miren Muniozguren (Gernika batailoiko gudaria izandako Aniceto Muniozgurenen alaba). Tel.: 655.700.419
• Iñaki Goiogana (historialaria) Tel.: 655.72.08.87
• Koldo Santiago (Enkartur) Tel.: 94.680.29.76
• Marce Elorza (Zierbenako alkatea) Tel.: 94.636.53.36
• Iban González ( “Gernika batailoia” dokumentalaren zuzendaria). Harremanetarako: Zuriñe Álvarez (Tel.: 666.42.78.97)
• Aitor Bikandi (Sabino Arana Fundazioa) Tel.: 656.78.97.18
Fotos (Asociación Sancho de Beurko): Actores caracterizados como soldados de la 13ª Demi Brigade de la Legión Extranjera, la unidad más condecorada de la Francia Libre, donde hubo alrededor de 20 vascos. Actuaron en las arenas del desierto de Libia (Bir Hakeim, El Alamein...etc). Las fotografías están realizadas en la Playa de La Arena (Muskiz).